Pablo Haselen aldeko mobilizazioa deitu dute Gasteizen

  • Erregea iraintzeagatik kondenatutako rap abeslari katalanak ostirala du espetxean aurkezteko azken eguna, eta publikoki jakinarazi du ez dela borondatez azalduko. Egun bat lehenago deitu du Gasteizko mobilizazioa Pablo Haselen Aldeko Gasteizko Babes Taldeak, “amnistia osoa” aldarrikatuz.


2021eko otsailaren 11n - 08:44
Argazkia: rtve.es

Pablo Hasel elkartasun eta babes keinu ugari ari da jasotzen aste honetan Herrialde Katalanetan, Espainian zein Euskal Herrian. Abeslariaren aldeko Gasteizko Babes Taldearen ustetan, hiru arrazoirengatik izan da kondenatua rap abeslaria: “Alde batetik, egia gordinak esateagatik eta espainiar Estatu faxistan askatasun-politikorik ez dagoela salatzeagatik; bestetik, preso politiko antifaxistei etengabeko elkartasuna adierazteagatik eta langileriaren zati baten erreferente bihurtzeagatik; eta azkenik, bere militantzia politikoagatik eta bere oinarri iraultzaileetan tinko eta koherente irauteagatik”.

Espetxearetzearekin preso politiko bilakatuko da Pablo Hasel, deitzaileen esanetan. ARGIAra igorritako idatzian gogoan izan dute Haselek elkartasuna adierazi diela Euskal Herriko beste preso politiko batzuei, hala nola Patxi Ruizi eta Iñaki Bilbao ‘Txikito’ri, eta Oier Gómez Arantza Díaz gasteiztarrei. Borrokarako eta mobilizaziorako deia egin dute, “Pablo Haselen eta preso politiko guztien amnistia eskuratzeko”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude