Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

  • Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


2024ko otsailaren 16an - 09:09
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Beste hiru hilabetez gutxienez espetxean jarraitu beharko du Pablo González kazetariak. Hala erabaki du ostegun honetan bere kasuaren ardura duen Poloniako epaitegi batek fiskaltzak eskatu duenari men eginda, Público hedabideak jakitera eman duenez. Zortzigarren aldia da Gonzálezi behin behineko espetxealdia luzatu diotena.

Poloniako zerbitzu sekretuek atxilotu zuten González 2022ko otsailean, Przemyu hirian, Ukrainako mugatik oso gertu, gerra eragiten ari zen migratzaileen krisiaren berri ematen ari zela. Poloniako justiziak Errusiaren espioia izatea leporatu zion, "Errusiako Estatu Nagusiko Inteligentzia Zuzendaritza Nagusiko" agentea. Ordutik, espetxean da bere burua defenditzeko aukerarik gabe. Hamar urteko espetxe zigorra du jokoan.

Bi urteotan asko izan dira bera askatzeko egindako eskaerak Euskal Herrian eta nazioartean, bere aurkako delitu eta frogarik ez dagoela argudiatuta, baita prozesuan Poloniak eskubide ugari urratu izana ere. Esaterako, ukatu egin zioten familiarekin edo konfiantzazko abokatu batekin harremantzeko aukera. Inkomunikatuta mantendu zuten denbora luzez.

Hala, Pablo González euskal herritarra da Europar Batasuneko kazetari bakarra Europar Batasunean bertan espetxeratuta dagoena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!