Pablo Gonzálezek hilabete egin du Polonian preso, senide eta abokatuarekin hitz egin gabe

  • Polonian, Rzeszóko presondegian dago Pablo Gonzalez kazetaria, espioitza delitua leporatuta. Eskualde hartako Auzitegiak aginduta ezarri diote behin-behineko espetxea, datorren maiatzaren 29ra arte.


2022ko martxoaren 28an - 10:05
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Preso hartu zutenetik hilabete pasa denean, ez familiak ez Gonzalo Boyé abokatuak oraindik ezin izan dute berarekin hitz egin.

Bien bitartean, hainbat dira Pablo Gonzálezen kasuan instituzioen esku-hartze handiagoa eskatzen ari direnak. Zentzu horretan, Euskal Irrati Telebistako Erredakzio Kontseiluak eskatu du kazetaria libre uzteko. Salatu dute poloniar agintariek ez dutela errugabetasun presuntzioa errespetatzen, "ezta kazetariak informazioa emateko eta konfiantzazko abokatua izateko duen eskubidea ere", Naiz.eus-ek jaso duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!