Ozeanoetako plastikoaren arazoari aurre egiteko ur bihurtzen diren poltsak

  • Juka landarearen zuntzekin egindako poltsa asmatu dute, uretan sartzean disolbatzen dena. Ez da toxikoa eta ongarri bezala ere balio dezake.


2017ko uztailaren 21an - 10:47
(Arg.: lr21.com).

Behin eta berriz iristen ari zaizkigu ozeanoetan dauden plastiko kopuruen inguruko albisteak: datuak, argazkiak... Ingurumenari eta animaliei ez ezik gizakioi ere kaltea eragiten digu material honek, baina era berean  geroz eta ekoizpen handiagoa du. Urtean 380 milioi tona plastiko sortzen da munduan, eta horietatik gehiena doa zabortegietara eta ingurumenera.

I am not plastic poltsa sortu du arazo honi aurre egiteko Kevin Kumala indonesiarrak. Jukaren zuntzak baliatuta petrolioarekin ekoizten den plastikoaren prozesu berdina egitea lortu du. Itxura aldetik eta ukituz gero gaur egun erabiltzen ditugun poltsen berdina dela dio egileak, baina desberdintasun handi bat dute: bata biodegradagarria da eta bestea ez. Ez da toxikoa bzidunentzat, eta frogatzeko, Kumalak bideo bat zabaldu du I am not plastic poltsa bat uretan disolbatu eta ur hori edanez.

Poltsa berri hauek ehun egunen buruan konpost bilakatzen dira, besteak ehunka edo milaka urte behar dituenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik... [+]


2024-02-09 | Euskal Irratiak
Alice Leiziagezahar, Europa Ekologia-Berdeak
"Pestizidek ez dute laborarien egoera hobetuko, haien osasuna okertuko baizik"

Laborariak karrikara atera dira Europa osoan, bizi eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Mobilizazioek eragin duten krisi politikoari, pestizidak apaltzeko planaren gibelatzearekin iharduki dio Europako Batzordeak.


Arbonako eskolara bideratu lurren kutsadura aztertzeko eskatu du Paueko Administrazio Auzitegiak

40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak... [+]


Pelletak eta mikroplastikoak jasotzea, ohiko zeregina 'Mater'-entzat

20 urte baino gehiago daramatza euskal kostaldea inguratzen duten itsas hondakinak biltzen, tartean, palletak eta mikroplastikoak. Oraindik plastikozko bolatxoak gurera iritsi ez badira ere, "edozein unetan" iritsi daitezkeela ohartarazi du.


Eguneraketa berriak daude