Otsail amaierarako manifestazioa deitu du GuraSOSek Donostian

  • Joan den ostiralean Hitzartu prozesuaren baitan landutako 2019-30 urte arterako Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plana foru agintarien esku utzi zuen GuraSOS elkarteak. Diputazioaren egoitza atarian ekitaldiaren amaieran egin du hurrengo manifestaziorako deialdia ere: “Une honetatik luzatzen dugu otsaila bukaeran GuraSOSek bultzatuta egingo den manifestaziora”, adierazi die GuraSOS-eko lehendakari Joxe Mari Izetak. 

(Argazkia: Noaua)

2019ko urtarrilaren 7an - 09:03
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Momentuz eguna zehazteke, nondik abiatuko den aurreratu du GuraSOSek: “Antiguako tuneletik aterata, herritarrok esango diegu une honetan agintean daudenei nola nahi ditugun gauzak; hitz eginda, elkarrizketaren bidetik eta akordioak lortuz, baina beti ere gizartea eta herritarrak kontuan hartuta (...) Hemendik otsaila amaierara arte manifa handi bat elkarrekin prestatzen hasi gaitezen”.

Usurbilgo Noauak bideo honetan bildu du GuraSOSeko ordezkariek manifestaziorako deia egin zuten unea:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Eguneraketa berriak daude