Otegi dela eta, ika-mika Antena 3ko kazetaria eta Pablo Iglesiasen artean

  • Zalaparta ugari sortu du Arnaldo Otegik Europako Legebiltzarrera egindako bisitak. Ondorengo bideoan ikus daiteke Antena 3ko kazetari batek eta Podemoseko buru Pablo Iglesiasen ika-mika.


2016ko apirilaren 29an - 11:30

Antena 3 telebistak elkarrizketa egin zion Pablo Iglesiasi joan den asteazkenean eta une batean kazetariak adierazi zuen Podemosek Arnaldo Otegi gonbidatu zuela Europako Parlamentura. Iglesiasek eten egin zion eta, bideoan ikusten denez, kameren aurrean argitu zion ez zela egia esaten ari eta Podemosek ez zuela halako gonbidapenik egin. Iglesiasek azaltzen du Basque Friendship Groupek gonbidatu zuela, Euskal Herriko lagunez osatutako Legebiltzarreko lan talde bat dela hau eta talde parlamentario askotako jendez osatua dagoela, baina Podemos ez dagoela talde horretan.

Azalpen zehatzak eman ondoren, Iglesiasek azpimarratzen du berari ez zaiola gaizki iruditzen Arnaldo Otegi Europako Legebiltzarrera joatea, duela hilabete batzuk Sinn Feineko buruzagi Martin Mcguinness  egon zen bezala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arnaldo Otegi
2023-05-29 | ARGIA
"Gaur ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da Hego Euskal Herrian"

Donostian festa giroan egin dituzte adierazpenak EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik. Joseba Asiron ere pozik agertu da Iruñean.


2021-12-23 | ARGIA
Arnaldo Otegi: "Neurri eraginkorrak hartu behar dira, ez kosmetikoak"

EH Bilduko idazkari nagusiak pandemiaren seigarren olatuak sorturiko egoera "larria" dela nabarmendu du eta koalizio abertzaleak proposaturiko hainbat neurri azpimarratu ditu, besteak beste txertaketa anbulategietatik ateratzea edo aztarnari gehiago kontratatzea.


2021-11-22 | Leire Artola Arin
EH Bilduk “erresistentziatik askatasunera” igarotzeko beharra aldarrikatu du Bilboko manifestazio jendetsuan

Euskal Herri osotik heldutako milaka pertsonak kaleak hartu dituzte, eta Arnaldo Otegik dei egin du “estatus berria” eraikitzeko “bloke historikoa” osatzera.


2019-05-27 | ARGIA
Arnaldo Otegi
"EH Bilduk sekula ateratako emaitzarik onenak lortu ditu"

Arnaldo Otegi EH Bilduko buruak eskerrak eman ditu lehenik EH Bilduren aldeko kanpaina egin dutenei, “bereziki espetxeetan horretan aritu diren presoei”. 140.000 boto gehiago lortu dituztela eta zinegotzi kopuruan Hego Euskal Herrian lehenengo indarra izan direla... [+]


2019-02-20 | ARGIA
Otegiren inhabilitazioa bertan behera gera liteke, Bateragune auziko epai europarra baieztatu ondoren

Espainiako Estatuak ez dio helegiterik jarri Bateragune auziko epai europarrari eta honenbestez, behin betikoa da sententzia. Horrenbestez, Arnaldo Otegi eta harekin batera atxilotu zituzten ezker abertzaleko kideei ezarritako zigorrak bidegabeak direla baieztatu da. Kondenak... [+]


Eguneraketa berriak daude