EAJtik CUPera arteko aliantza osatzeko eskatu du Otegik

  • EH Bilduk Europako hauteskundeetan ERCrekin eta BNGrekin osatu duen koalizioa, “nazio historikoetako” beste indar “aurrerakoien” babesarekin zabaldu beharko litzatekeela uste du Otegik.


2019ko urtarrilaren 7an - 10:08
Argazkia: @eldiarioes
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

PP, Ciudadanos eta VOXen “autoritarismoari eta aznarismo zoroaren itzulerari” aurre egiteko Espainiako hauteskunde orokorrei begira “aliantza zabala” osatzea proposatu du, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.

Buruzagi independentistaren arabera, Espainiako Kongresura zein Senatura “ahotsa bakarrarekin” joatea ahalbidetuko luke koalizio zabalak.

Horregatik, “EAJtik CUPera arteko aliantza” osatzeko deia luzatu du, “autoritarismoari eta neoliberalismoari” aurre egin, eta erabakitzeko eskubidea, galdeketa adostua, presoen askatasuna eta eskubide sozialak defendatzeko asmoz.


Arnaldo Otegi kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.