Zalaparta ugari sortu du Arnaldo Otegik Europako Legebiltzarrera egindako bisitak. Ondorengo bideoan ikus daiteke Antena 3ko kazetari batek eta Podemoseko buru Pablo Iglesiasen ika-mika.
Antena 3 telebistak elkarrizketa egin zion Pablo Iglesiasi joan den asteazkenean eta une batean kazetariak adierazi zuen Podemosek Arnaldo Otegi gonbidatu zuela Europako Parlamentura. Iglesiasek eten egin zion eta, bideoan ikusten denez, kameren aurrean argitu zion ez zela egia esaten ari eta Podemosek ez zuela halako gonbidapenik egin. Iglesiasek azaltzen du Basque Friendship Groupek gonbidatu zuela, Euskal Herriko lagunez osatutako Legebiltzarreko lan talde bat dela hau eta talde parlamentario askotako jendez osatua dagoela, baina Podemos ez dagoela talde horretan.
Azalpen zehatzak eman ondoren, Iglesiasek azpimarratzen du berari ez zaiola gaizki iruditzen Arnaldo Otegi Europako Legebiltzarrera joatea, duela hilabete batzuk Sinn Feineko buruzagi Martin Mcguinness egon zen bezala.