Ostiralean onar litekeen abortuaren legearen aurka protestara deitu dute

  • Espainiako Gobernuak abortuaren lege erreforma ostiralean onar lezakeen albistearen aurrean, mugimendu feministak manifestazioa deitu du Madrileko Justizia Ministerioaren aurrean baita elkarretaratzeak ere Espainiako Estatu osoko gobernu ordezkaritzen aurrean.


2014ko ekainaren 24an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Twitterren #alertafeminista traola erabiltzen hasi dira (Irudia:eldiario.es)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kolektibo feministek salatu dute legearen tramitazio parlamentarioa ekainean eginez, oharkabean pasa dadin nahi dutela.

Sare sozialetan mugimendua sortu du gaiak. Besteak beste Twitterren  #alertafeminista traola erabiltzen hasi dira protesta deialdiak zabaltzeko.

Legea "leuntzea"

Justizia Ministerioak aste honetan adierazi du lege erreformaren testua aldatuko dutela malformaziorik izanez gero, abortatzeko aukera onartuz. Hala ere, 1985eko legea baino murriztaileagoa izango da ostiralean onartu gura duten erreforma.

Proiektuaren sustatzaile nagusia den Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak, bere aldetik, ez du adierazpenik egin gaiaren inguruan.


Abortu eskubidea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.