Espainiako Gobernuak abortuaren lege erreforma ostiralean onar lezakeen albistearen aurrean, mugimendu feministak manifestazioa deitu du Madrileko Justizia Ministerioaren aurrean baita elkarretaratzeak ere Espainiako Estatu osoko gobernu ordezkaritzen aurrean.
Kolektibo feministek salatu dute legearen tramitazio parlamentarioa ekainean eginez, oharkabean pasa dadin nahi dutela.
Sare sozialetan mugimendua sortu du gaiak. Besteak beste Twitterren #alertafeminista traola erabiltzen hasi dira protesta deialdiak zabaltzeko.
Legea "leuntzea"
Justizia Ministerioak aste honetan adierazi du lege erreformaren testua aldatuko dutela malformaziorik izanez gero, abortatzeko aukera onartuz. Hala ere, 1985eko legea baino murriztaileagoa izango da ostiralean onartu gura duten erreforma.
Proiektuaren sustatzaile nagusia den Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak, bere aldetik, ez du adierazpenik egin gaiaren inguruan.