Abortuaren aurkako protestak ezingo dituzte egin Gasteizko Askabide klinikatik 100 metro baino gutxiagora

  • Hilabete hasieran Donostiako epaile batek hartutako bide beretik, Gasteizko epaile batek ere kautelazko neurriak hartu ditu abortuaren kontrako protesten aurka. Askabidek bi hiriburuetan dituen kliniken ateetan ezingo dira bildu abortuaren aurkakoak, gutxienez 100 metroko distantzia mantendu beharko baitute epailearen aginduz.


2022ko urriaren 26an - 10:48
Gasteizko Askabide klinika (Argazkia: Eldiario.es)

Denbora da Gasteizeko eta Donostiako Askabide kliniketara abortatzera doazen emakumeek jazarpena pairatu behar izaten dutela. Abortuaren aurkako jende-taldea biltzen da kliniken aurrealdean, abortuaren aurkako mezuak dituzten kartelekin eskuetan, edota arrosarioa errezatzen. Are, Gasteizen protestak ugaritu zituzten duela bi aste Berriak jasotakoaren arabera, Askabideko ateetako bilkurak eguneroko bilakatuz. AEBetan sortutako 40 días por la vida (40 egun bizitzaren alde) abortuaren aurkako elkartea dago mobilizazio horien atzean.

Egoera horren aurrean, Gasteizko epaile batek kautelazko neurriak hartu ditu abortuaren aurkako protesta egiten dutenen aurka, eta aurrerakoan protestak ezingo dira klinikatik 100 metro baino gutxiagora egin. Donostiako epaile batek hilabete hasieran hartutako bideari segi dio Gasteizko epaileak, urriaren 7an abortuaren aurkako protestak debekatu baitzituen Donostiako Askabideren klinika parean, kautelazko neurri modura.

Erabakia hartzerakoan, bi epaileek aintzat hartu dute Askabide klinikak 40 días por la vida elkartearen aurka jarritako salaketa. Apirilaz geroztik Espainiako Zigor Kodeak debekatu egiten du gisako protestak egitea, eta hori baliatu dute Askabidekoek salaketa jartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude