Ostiral honetan Lizardi Sariko finala jokatuko duten sei gazteak

  • Bi kanporaketa saio egin dituzte eta hauek dira irailaren 2an Zarauzko Lizardi Sariko finalean arituko diren bertsolariak: Andoni Rekondo (Hernani), Aner Peritz Euzkitze (Zarautz), Gorka Pagonabarraga (Durango), Oier Etxeberria (Azpeitia), Aitor Tatiegi (Oñati) eta Naia Arrizabalaga (Azkotia). Finala 22:00etan hasiko da, Modelo aretoan.


2022ko abuztuaren 30ean - 09:03
2021eko Lizardi Sariko finala Txaber Altubek irabazi zuen. Argazkia: Bertsoa.eus.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Etxebeltz-Motxian bertsoguneak antolatzen du Lizardi Saria, Zarauzko Udalaren laguntzarekin eta 25 urte edo gutxiago dituzten Euskal Herri osoko 16 bertsolarik hartu dute parte aurtengoan. Finalistak hautatzeko, abuztuaren 25ean eta 26an egin zituzten kanporaketako saioak, Imanol Urbieta Musika Eskolan.

Iazko Lizardi Sarian Txaber Altubek jantzi zuen txapela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

2025eko abenduaren 1
"Ilargia eta Landareak" agendaren aurkezpena Biriatuko Arbolaren Bestan
"Fruta arbolak bermatzen du zer jana izango dugula"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!