"Osasuna, ingurumena, justizia" babesteko mobilizatu dira GuraSOSen giza katean

  • Mespretxu gehiagorik ez dutela onartzen eta behingoz gipuzkoarron osasun, ingurumen eta justizia babestu dezatela eskatu dute larunbat eguerdian (hilak 23) GuraSOSek Donostian antolatu duen giza katean parte hartu dutenek. Gogoan izan dituzte noski, azken urteotan erraustegian izandako gertakari guztiak; Zubietako planta behingoz geratzea eskatu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 25an - 07:59
Donostian egindako giza katea, COVID-19 neurriak kontuan hartuta. Argazkia: noaua.eus.

Osasuna, ingurumena eta justizia babestu eta erakundeek, deitzaileen esanetan agerturiko mespretxua salatu eta haserrea adierazteko giza kate berezia egin da larunbat eguerdi honetan Donostian, GuraSOSek antolatuta. Zubietako erraustegian azken urteotan izandako sute, leherketa eta isuri eta gainerako istripuak salatu eta behingoz azpiegitura hau geratzea eskatu dute.

Mobilizazio oso berezia izan da, pandemia garai honetan eragile honek deitutako lehenengoa; COVID-19 garaiko lehen giza katea. GuraSOSen SOS edo larrialdi dei hori islatzen duten hizkien koloreko musukoekin parte hartu dute gipuzkoarrek; antolatzaileek mobilizazio atarian banatu dituzten musuko gorriekin. Pandemiak une honetan hain beharrezkoa dugun elkarri eskua ematea eragotzi du, katea honenbestez ezin izan da eskuekin osatu; baina ezarriak dauden prebentzio neurriak zorrotz betez, pertsonekin bai. Katebegi bakoitza norbanako edo bizikidetze unitate batek osatu du, garai zail hauetan ere halako mobilizazioak modu egokituan egin daitezkeen adierazle argia izan da.

Aipatu moduan, eskua eman gabe, baina elkarrekin lerrokatu dira denak, "osasuna, ingurumena eta justizia" babesteko aldarriaren bueltan. Giza kateko lehen metroetan usurbildar anitz aurkitu ditugu, baina baita Donostiatik bertatik nahiz Gipuzkoako beste hainbat txokoetatik joandako herritarrak ere.

 Lotura honetan noaua.eus-ek GuraSOSen adierazpena irakurri zuteneko bideoa eta adierazpena bera idatziz jaso du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude