XXI. mendean 1.000.000.000 pertsona hilko dira tabakoaren ondorioz

  • Tabakorik gabeko Nazioarteko eguna da gaur. Urtero egun hau aitzakiatzat hartzen du Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) tabakoaren arriskuak azaltzeko. Munduan urtero 5,6 milioi pertsona hiltzen dira tabakoaren eragin zuzenen edo zeharkakoen ondorioz. Euskal Herrian urtero 1.200 pertsona hiltzen dira biriketako minbiziagatik eta heriotza horien %95 tabakoari loturik dago, Joseba Zabala mediku gasteiztarrak Gaur8n adierazi bezala. OMEk kaleratutako datuen arabera, 100 milioi pertsona hil ziren XX. mendean tabakoaren eraginez, eta erremediorik jartzen ez bazaio, 1.000 milioi hilko dira XXI. mendean.


2011ko maiatzaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

Arterien hipertentsioaren ondoren, gaixotasun gehienen eragilea da tabakoa, hala nola, enfisema eta bihotzekoena. Adituen esanetan, tabakoa erretzen duen hiru gaztetik batek 35 urte bete bitartean dependentzia kliniko nabaria izango du. Arkaitz Aguerretxe neuropsikofarmakologo lapurtarrak Gaztezulon azaldutakoaren arabera, Euskal Herrian tabakoa, alkohola eta kalamua dira gazteen artean mendekotasun arazo gehien sortzen dituztenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tabakoa
Espainiako Osasun Sailak terrazetan erretzea debekatzeko plana berreskuratu du

Mónica García ministroak ziurtatu du araudi zehatzak egongo direla lurrungailuen erabilera kontrolatzeko, eta zehatz-mehatz aztertuko direla hainbat egoera, “kerik gabeko espazioak zabaltzeko”.


Kerik gabeko eremuen aldeko neurriak ezarriko dituzte Ipar Euskal Herrian

Ezingo da erre hondartza, parke, baso, espazio publiko eta eskola inguruetan. 2024tik aurrera, tabako paketearen prezioa progresiboki igoko da 11 eurotik 13 eurora.


Haurrei zuzendutako zigarro elektronikoek alerta gorria piztu dute

Jostailu edo panpina itxurako eta goxoki zaporeko bapeatzaile edo zigarro elektronikoak ugaritu dira. Ohartarazi dute tabako industriak gaztetxoenak dituela jomuga, eta neurriak hartzen hasiak dira hainbat herrialdetan. Erabilera bakarreko bapeatzaileak debekatzeko asmoa agertu... [+]


Kerik gabeko gune gehiago egotea nahi du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak sortu du Euskadiko Kerik gabeko Guneen Sarea. Erretzen duten herritarren kopuruak behera egitea nahi dute.


2021-04-15 | ARGIA
Nafarroako ostalariek helegitea jarriko diote tabernen barnealdea ixteko neurriari

AEHN Nafarroako Ostalaritza eta Turismorako Elkarteak eta Anapeh Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak jakinarazi dute Nafarroako Auzitegi Nagusian helegitea jarriko dutela, Chiviteren exekutiboak harturiko neurriak "funtsik gabeak" direla iritzita.


Eguneraketa berriak daude