Osasun publikoaren alde manifestatu dira milaka lagun Gasteiz, Bilbo eta Donostian

  • Jaurlaritzaren Osasun Saila Osakidetza "desegiten" ari dela salatu dute larunbatean milaka eta milaka herritarrek. Langileen baldintza prekarioek zerbitzuaren kalitateari eragiten diola azpimarratu dute.


2023ko otsailaren 27an - 10:30
Milaka eta milaka lagun irten ziren protestara joan den larunbatean EAEko hiru hiriburuetan, Osakidetzaren "gainbehera" salatzeko. Gasteizko manifestazio amaierako argazkia. (Egilea: Hala Bedi)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aldarria argia da: "Salba dezagun Osakidetza". Milaka eta milaka herritar irten ziren kalera Gasteizen, Bilbon eta Donostian joan den larunbatean, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta SME sindikatuen deialdiei erantzunez. Haien esanetan, manifestazioak "osasun publikoaren alde inoiz egindako jendetsuenak" izan dira. Hainbat eragile batu ziren manifestaziora, eta tartean izan ziren EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdietako ordezkari politikoak ere. Besteak beste, "Osakidetza ez dago salgai", "Bizi baldintza duinak eta zerbitzu publikoak defenda ditzagun", "Murrizketarik ez" eta antzerako aldarrikapenak egin ziren.

Osasun publikoaren eta Osakidetzaren gainbehera "egiturazkoa" dela azpimarratu zuten deitzaileek. ARGIAn sakon jorratu genuen gaia 2.811 ale zenbakian.

"Ez da egia: ez dago murrizketarik"

Manifestazioak abiatu ziren aldi berean bideo-ohar bidez eman zuen iritzia Gotzone Sagardui Osasun sailburuak.

 

 

Oharra bideo bidez zabaldu zuen Osasun sailak. (Argazkia: Irekia)

 

 

"Inoiz ez da hainbeste baliabide bideratu hona; inoiz ez hainbeste diru", adierazi du Sagarduik, eta gogorarazi %43 handitu dela aurrekontua azken hamarkadan. Horrez gain, nabarmendu du Osakidetzako zerbitzuan titulartasun publikoa ez dela pribatizatu.

Osakidetzako langile egonkorren plaza kopurua igo dutela esan du sailburuak, eta aipatu, zazpi osasun-zentro berri eraiki eta inbertsio handiak egiten ari direla. Dena den, amaitzeko, azpimarratu du "ez dela inbertsio kontua soilik", medikuak falta direlako Espainiako Estatuan eta Europan oro har. Horregatik, Espainiako Gobernuari ere zuzendu zaio esanez "konponbide bateratua" aurkitu behar zaiolako.

[Jarraian manifestazioetako argazki galeria.]

 

 

Gasteizko manifestazioa Ama Zuriaren Plazan amaitu zen. (Argazkia: Hala Bedi)

 

 

 

 

 

 

Milaka lagun elkartu ziren Bilboko Gran Via etorbidean. (Argazkia: Ecuador Etxea)

 

 

 

 

 

 

Jendetsua izan zen Donostian egin zuten manifestazioa. Boulevard osoa bete zuten. (Argazkia: Inaxio Esnaola / Irutxuloko Hitza)

 

 

(Argazkia: Ecuador Etxea)
(Argazkia: Ecuador Etxea)
(Argazkia: Ecuador Etxea)
Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren kanpoaldetik pasatu zen manifestazioa. (Argazkia: Hala Bedi)
(Argazkia: Hala Bedi)
(Argazkia: Gasteiz Sortu)

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetza
Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Jaurlaritzako Osasun Sailak lantaldea berregituratu du, “arreta modernizatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa ziurtatzeko”

Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]


2025-07-23 | Civio
Hiru melanomatik batean erratu eta azal iluneko pazienteak alboratzen dituen algoritmoa

Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]


2025-07-16 | Jone Gartzia
Osasun-langileak falta dira, ala borondate politikoa?

Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]


2025-07-15 | Angula Berria
Osasun Bidasoak salatzen du urologia-patologia duten pertsonekiko arretaren gabezia larria

Eskualdeko ospitaleko zerbitzua ixtearen ondoren, ez dira Donostiako Ospitalean ere artatzen. Haurren larrialdietako arreta gabezia ere dirau. Lehen mailako arretako pediatria kolapsatuta dago eta ez dago haur-psikiatrarik.


2025-07-14 | Sustatu
Ez fidatu Osakidetzan ‘Quantus Skin’ azterketa egiten badizute

Civio fundazioak salatu duenez, Osakidetzak darabilen AA sistema batek (Quantus Skin) kontratuan agindutakoa baino askoz efikazia gutxiago dauka. 1.6 milioi euroko inbertsioa da, larruazalaren melanoma minbiziak detektatzea du helburu, eta bere emaitzak eskatu zuen %85eko... [+]


“Pazienteen segurtasuna kolokan jartzen duena euskaraz ez dakien osasun profesionala da”

Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.


Sexu bidezko infekzio kasuak bikoiztu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

GIB / HIESA kasuak mantendu dira, baina klamidia, gonorrea eta sifilis kasuak bikoiztu dira. "Osasun publikoko arazo" direla ohartarazi du Jaurlaritzako Osasun sailburuak, "gorakada nabarmena" izan baitute.


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Ea hurrengorako ikasten duzun...

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari

Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]


Eguneraketa berriak daude