Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

  • Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


2024ko martxoaren 18an - 10:53
Azken eguneraketa: 12:29
Gasteizko manifestazioa. Argazkia: Hala Bedi
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kalitatezko osasun publikoaren aldeko manifestazioak izan dira larunbat eguerdian Bilbon eta Gasteizen. Hirugarren martxa bat egin dute arratsaldean, Donostian.

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformek deitu dituzte mobilizazioak . 100 auzo eragile baino gehiagoren, talde ekologisten edo mugimendu feministaren babesa jaso dute, “zaintza publikoak, duinak eta kalitatezkoak” defendatzeko, “osasun publikoa desegiteko eta pribatizatzeko” prozesuaren aurrean. ELA, LAB, CGT, CNT, UGT, CCOO, Steilas, USO, SAE eta Satse sindikatuek ere babestu dute deialdia.

“Ezin diegu sinetsi Eusko Jaurlaritzatik egoera hori eragin dutenei. Urteetan zehar klinika eta aseguru pribatuen mesedetan osasun publikoa desegiten ari direnei”, adierazi dute martxaren amaieran irakurritako komunikatuan. "Ekipamendu mediko oso sofistikatuak eta eraikin berriak erosteko inbertsio handiak iragartzen dituzte, inbertsio horiek osasun publikoaren benetako arazoak konpontzeko erabili beharrean, hala nola langile falta eta hilzorian eta abandonatuta dagoen Lehen Mailako Arreta indartzeko, herritarren osasun-arazoen %80 edo %90 konpontzen dituena izan arren".

Osasungintzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzeko eskatu dute, kontsultak hamabost minutukoak izatea paziente bakoitzeko, eta gehienez ere bi eguneko itxaron-zerrendak izatea.

Donostiako manifestazioa. Argazkia: Irutxulo, Joseba Parron
Bilboko manifestazioa. Argazkia: Steilas

 


Osasunaren pribatizazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...