Maiatzaren 18 eta 19rako greba deitu dute sindikatuek, Osakidetzaren egoera "larria" salatzeko. Ospitaletan eta osasun zentroetan ostegunean egingo dituzte mobilizazioak; ostiralean, berriz, manifestazioak egingo dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian.
Maiatzaren 18 eta 19rako greba deialdia egin dute Osakidetzan SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek. 40.000 langile inguru daude grebara deituta, eta maiatzaren 17ko 22:00ean hasi eta 19ko 22:00etan amaituko da. Sindikatuen arabera, lehen egunean "jarraipen zabala" izan du grebak, nahiz eta oraindik datu ofizialik ez duten eman. Osasun Sailaren arabera, ordea, gaueko txandan %0,10eko jarraipena izan du, eta goizekoan %9,9koa.
Sindikatuek salatu dute langileei "gehiegizko" zerbitzu minimoak ezarri dizkietela. Eider Saavedra ELAko ordezkariak EITBri adierazi dio inposatu dizkieten zerbitzu minimoen ondorioz "milaka langileri" greba eskubidea ukatu dietela. Ospitaleetan ohiko jaiegun bateko langileek egingo dute lan, Lehen Mailako Arretan, berriz, anbulatorioak larunbatetan irekitzen zituztenean lan egiten zutenek joan beharko dute. Arreta jarraituko guneetan eta larrialdi zerbitzuetan, aldiz, lanaldi arrunt bateko lanaldia izango da greba egunotan.
Saavedrak gaineratu du Osakidetzaren arazoak "egiturazkoak" dela, nahiz eta Osakidetzak pandemia erabiltzen duen gaur egungo egoera azaltzeko "aitzakia" gisa.
Martxoan eman zuten grebaren berri, eta, sindikatuek adierazi dutenez, ordutik negoziazioa blokeatuta dago. Osakidetzaren egoera "larria" dela adierazi dute, bereziki Lehen Mailako Arretan. Langileen egoera "gero eta prekarioagoa" dela salatu dute, behin-behineko kontratua duten langileen tasa handia delako eta lanaren "gainkarga sistematikoa" pairatzen dutelako langileek, besteak beste.
Mobilizazio deialdiak
Grebako lehen egunean ospitale eta osasun zentroetan egingo dituzte mobilizazioak. Maiatzaren 19an, berriz, hiriburuetan mobilizatuko dira, Osakidetza salba dezagun lelopean. 12:00etan abiatuko dira manifestazioak: Gasteizen Buruileria plazatik, Bilbon Jesusen Bihotzatik eta Donostian Boulevardetik.
Goizean egin dituzte elkarretaratzeak Txagorritxun, Basurtun eta Donostia ospitalean. Besteak beste, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren dimisioa eskatu dute grebalariek. Gasteizen, Unibertsitate Ospitalea okupatu dute grebalariek, eta "Murrizketarik ez" eta "Ez dira berregituratzen ari, desmantelatzen baizik" eta "Publikoa ez da saltzen, defendatu egiten da" gisako oihuak egin dituzte.
Sagarduiren adierazpenak
Grebaren harira, Osasun sailburuak ukatu egin du Osakidetza desegiten ari denik, eta adierazi du gastuari eta inbertsioari buruzko datuek "guztiz kontrakoa" erakusten dutela. Besteak beste, baieztatu du hamaika mila lanpostu baino gehiago egonkortzeko bost lan-eskaintza publiko daudela martxan, pertsonako urteko osasun-gastua 1.800 eurotik 2.114 eurora igo dutela, eta ospitaletan zein lehen arretan inbertsioak eta proiektuak gauzatzen ari dela Osakidetza.
Sailburuak onartu du arazoa dagoela, baina arazo horren jatorria Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo kokatu du: Espainiar estatuan eta Europan. Besteak beste, familia-mediku falta azpimarratu du. Hala, adierazi du egoera horrek luze joko duela, eta konponbideak planifikatu behar dituztela, "zentro batean ez bada, hurbilenean, arreta bermatuta egon dadin".
Uda sasoian hamalau egunetan baino ez dute medikurik izan herrian, “inoiz baino jende gehiago” biltzen den egunetan, hain zuzen. Osakidetza “gainbeheran” dagoela salatu du udalak, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]
Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]
Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]
Eskualdeko ospitaleko zerbitzua ixtearen ondoren, ez dira Donostiako Ospitalean ere artatzen. Haurren larrialdietako arreta gabezia ere dirau. Lehen mailako arretako pediatria kolapsatuta dago eta ez dago haur-psikiatrarik.
Civio fundazioak salatu duenez, Osakidetzak darabilen AA sistema batek (Quantus Skin) kontratuan agindutakoa baino askoz efikazia gutxiago dauka. 1.6 milioi euroko inbertsioa da, larruazalaren melanoma minbiziak detektatzea du helburu, eta bere emaitzak eskatu zuen %85eko... [+]
Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.
GIB / HIESA kasuak mantendu dira, baina klamidia, gonorrea eta sifilis kasuak bikoiztu dira. "Osasun publikoko arazo" direla ohartarazi du Jaurlaritzako Osasun sailburuak, "gorakada nabarmena" izan baitute.
Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]