Osakidetza digitala

  • Azkeneko prentsaurrekoan, Osakidetzako zuzendari nagusi berriak eskertu egin die erabiltzaileei, ospitaleko larrialdietara gutxiago joan izana, eta pozik agertu da asistentzia mota hori Etengabeko Arreta Guneetara –ospitaletik kanpoko larrialdiak– pasa delako. Albiste hori ona da osasun asistentzia ongi antolatzeko, halere uda honetan bertan, egunkarian irakurri dugu Burgoseko Gamonaleko EAG gunean, gaixoak artatzeko medikuak kontratatu ezin dituztenez, gabezia hori estaltzea erabaki dutela, erizaintzako langileak “ahaldunduz”, beste osasun zentro batetik medikuen laguntza telematikoa emanda.


2019ko irailaren 02an - 09:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azken urteotan gertatu den mediku falta larriagotu egin da horiek kanpora doazelako. Espainiako hedabide ezagun batean argitaratu zen BAME -MIR- bukatzen duten mediku gazteen %30 Europako beste herrialde batzuetara joaten dela (Erresuma Batua, Frantzia, Ipar aldeko herrialdeak…). Elkargoetako Medikuen Erakundearen (OMC) arabera, 2019ko lehen seihilekoan herrialde guztian, atzerrian lan egiteko egokitasun-ziurtagiriak 1.671 eman dira guztira, iazko aldi berean baino % 20 gehiago.

Mediku gazteen joana gorantz doalarik, autonomia erkidegoek familia-medikuen bila ez lehiatzea erabaki dute, familia-medikuentzako oposizioak autonomia erkidego guztietan egun berdinetan jarrita. Zalantzarik gabe, mediku hauei eskaintzen dizkieten lan-baldintzak ere krisian daude, eskaintza txikia eta eskari handia duen sisteman. Halere, bai alderdi politikoek eta bai autonomia erkidegoek erabakia dute prekarietatea eta soldata eutsia izango direla aurrera ere.

Paziente kronikoak ere kaltetu dira medikuen errotazio gehiegizkoarekin, prekarietateak eta profesional faltak eraginda. Sistema hasia dago erizain bidez artatzen, kupoko medikuaren arretarako itxaronaldia luzea denean, triajearen eginkizuna administrariei pasatuz. Harrigarria da administrari batek pazienteari galdetzea “ea zer gertatzen zaion” edo “zein den bere gaitza”, medikuarekin kontsulta eskatzen duenean. Galdera horrek, zalantzarik gabe, urratu egiten du pazienteek intimitaterako edo konfidentzialtasunerako duten funtsezko eskubidea, baina euskal oasian dena da posible.

Osasun Publikora bideratzen den inbertsioa BPGren  ehunekoan %7 da Erresuma Batuan. Espainiako Estatuan inbertsio publikoa % 6 ingurukoa da, ia puntu 1 jaitsi da azken hamarkadan

Erresuma Batura lanera doazen mediku gazte batzuek ziurrenik antzeko lan-egoera aurkituko dute. Izan ere, prekarietatea, gertatzen den zerbait da Erresuma Batuan, aldizkari zientifiko batzuetan irakur daitekeenez. Osasun Publikora bideratzen den inbertsioa BPGren  ehunekoan %7 da Erresuma Batuan. Espainiako Estatuan inbertsio publikoa %6 ingurukoa da, ia puntu 1 jaitsi da azken hamarkadan. Euskadik BPGren %8,7 bideratzen du osasun arloko gastu korrontera, baina horretatik osasunean egiten den inbertsio publikoa, gure BPGren %6,1 da baliokidetzan.

Erresuma Batuko medikuek inbertsio handiagoak eskatzen dituzte osasun publikorako azpiegitura teknologikoetan. Medikuek EH-n ez dute ezer eskatzen, antza, arlo horretan. Erresuma Batuan orain urte batzuetatik hona kontsulta birtualak egin ahal izan dira beste familia-mediku batekin, Babylon konpainia pribatuaren aplikazio baten bidez, zonalde jakin batean. Babylon sisteman, zure familia-medikuan zuk baja eman eta gero, eta beraz hark zure OTIagatik kobratzen ez duela,  triaje-sistema informatiko bat erabil dezakezu; sistema horrek azkenean kontsulta bat emango dizu mediku batekin bideokonferentziaz, aldiko mediku desberdin batekin.

Aurtengo uztailaren 10etik aurrera Erresuma Batuko Osasun Zerbitzu Nazionalak (NHS) AMAZON entitate pribatua kontratatu du, eta NHSren pazienteen asistentzia telefonikoa duen osasun arreta birtuala eman dio; robot bidez historia klinikora sartzen da. Bitartean lehen arretako medikuak kexu dira NHSk inbertsiorik egiten ez duelako azpiegitura teknologiko hauetan bere sare publikoan. David Oliver jaunak, Medikuen Errege Elkargoko presidenteordea baita, adierazi zuen enpresa-aukera handiak daudela, bitartean enpresa farmazeutiko eta teknologikoak NHSren inguruan dabiltza, honek bere artxibo eta datuak saltzen ditu, eta hala, bide ematen die merkatuko entitateei haiek ustiatzeko eta negozioa egiteko.

Gai izango al da Osakidetza erronka teknologiko hauei erantzuteko, osasunera bideratutako inbertsio publikoa goratu gabe?

Digital Health argitalpenean Paul Webster-ek idatzitako artikulu batean esaten duenez, fenomeno hau, doaneko osasun estaldura publikoa duten sistemak dituzten herrialdeetan gertatzen ari den fenomenoa da. Adibidez, Brasilen, Kanadan edo funts publikoekin ordaintzen den USAko beteranoen administrazioan. Teknologia digital horiek sartzearekin errazten ari dira osasun sistemak pixkanaka pribatizatzea. IFC agentzia, Munduko Bankuaren menpekoa, osasun teknologia digital horren bultzatzailea da, eta hala, 4,3 bilioi dolarrekin finantzatzen ditu 200 proiektu eta gehiago. Teknologia honek osasun sistemen efizientzia hobetuko duela dio, baina autoreak ikusten duen arazoa hau da, teknologia hauek osasun-arretaren ikuspegi merkantilista batekin eratuak izan direla.

Osakidetzan eta Osasunbidean ere, era horretako kontsulta birtualak ari dira bultzatzen, kontsulta ez presentzialak izenarekin, teknologia apalago batekin, telefono bidezko kontsultarekin hain zuzen. Gai izango al da Osakidetza erronka teknologiko hauei erantzuteko, osasunera bideratutako inbertsio publikoa goratu gabe? Edo enpresa pribatuei emango die zerbitzua, Babylon eta Amazoni esaterako, euskal pazienteen datu konfidentzialak erabili eta “ustiatzearen” truk? Izan ere, gogotik behartzen zaie euskal osasun publikoko medikuei sarean sar ditzaten datu konfidentzial horiek. Hori izango al da gure etorkizuna? Baimena eskatuko al diete euskal pazienteei enpresa eta interes pribatuek haien datuak ustia ditzaten?

Erizainengana zuzentzen gara hausnarketa honekin: deia jasotzen duzuenean, medikuarekin kontsulta eskatu duten pazienteak artatzeko, esan al dezakezue erizaintzak bere dituen eginkizunetatik zein utzi behar duzuen egin gabe, pazientea artatu ahal izateko?

Eta azkenik erizainengana zuzentzen gara hausnarketa honekin: deia jasotzen duzuenean, medikuarekin kontsulta eskatu duten pazienteak artatzeko, esan al dezakezue erizaintzak bere dituen eginkizunetatik zein utzi behar duzuen egin gabe,  pazientea artatu ahal izateko? Zeren, ez baitugu uste orain arte zer suma egongo zinetenik edo loreontzi gisa. Tamalgarria litzateke pazienteak erizainen betiko zaintzarik gabe geratzea, erizain batzuek medikutara jolastu nahi dutelako. Gai ikusten ote dute beren burua medikua -eskubide osoz- eskatzen duten pazienteak artatzeko, izendapena edo kontratua lortzeko hamar urteko prestakuntza behar izan duten medikuak direla jakinik?

Bere medikuarekin kontsulta izateko paziente bati bi aste itxaron behar zuela esan zioten eta erizainaren kontsulta onartzen bazuen hiru egun itxaron behar zuela; pazienteak erantzun zien utz ziezaiotela farmazeutiko batengana joaten, honek sikiera badu eta, medikamentuen efektuen ezagutza ona. Azkenean pazienteek gure herrialdean, gehiago informatu eta kezkatu beharko dute osasun publikoaz, zeren Arkadia zoriontsu hori, onenak garela eta “beste leku batzuetan okerrago dela” dioen hori alegia, hasia baita gu lotsarazten.

 

Artikulua Iñigo Jaca Arrizabalaga eta
Xabier Zarandona Zubero medikuek sinatua da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Eguneraketa berriak daude