Oria paper-fabrikak isurketa bat izan zuen Oria ibaira joan den astelehenean

  • Zizurkil eta Villabona-Amasa artean izan zen isurketa astelehenean, Eguzkik jakinarazi duenez. Isurketa ez da oso kaltegarria izan, talde ekologistaren arabera.

Oriako paper-frabrikak izandako isurketa. (Arg.: Eguzki) Oriako paper-frabrikak izandako isurketa. (Arg.: Eguzki)

2017ko maiatzaren 15ean - 12:39
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kaltzio karbonato (CaCO3) isurketa izan zen, antza denez gai oso ohikoa paper-fabriketan papera leundu eta sendotasuna emateko. Substantzia arriskutsua izan daiteke kantitate handietan, baina Eguzkik esan duenaren arabera, ez da hala izan ez baita hildako arrainik agertu Orian.

Isurketa Oriako paper-fabrikako balbula batek huts egin eta gero gertatu zen. Aldi honetan larritasun handirik eduki ez duen arren, Eguzkik ohartarazi du argi geratu dela halako enpresek ez dituztela beharrezko azpiegiturak halako arazoei aurre egiteko; eskaera egin diote enpresari egoera hauek errepika ez daitezen beharrezko neurriak har ditzaten. Uraren Agentziari, berriz, egoera bertsuan dauden enpresa eta lantegiei beharrezko prebentzio neurriak eskatzea galdegin diote.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2025eko irailaren 3
Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

2025eko uztailaren 9
Plastikoari oratuak

Eguneraketa berriak daude