Gizateriaren erdiak gosea jasango du 2100. urtean, klima aldaketa dela eta. AEBetan egin duten azkenaurreko ikerketatik atera daitekeen izenburua da, eta egia aitortzeko aterata zegoen nik hau idatzi orduko, itzulpen lan xumea egitea izan dut meritu bakarra. Segi dezagun: tenperatura igoerak elikagai ekoizpenari eragiten dion estresa oso handia da, esan du Washingtongo Unibertsitateko jakintsu batek, David Battisti dauka izena, eta horri gaineratu egin behar zaio berotze globalak ur gutxiago utziko digula, uzten ari zaigula, eskueran.
Battistirekin lankidetzan diharduen Rosamond Naylor-en berbetan (Stanford Unibertsitatekoa berau), premiazkoa da klima aldaketari egokitzeko programetan inbertitzea, hamarkadak beharko baitira datorkigun beroa ondo jasango duten laboreak sortzeko. Ohartu zaitezte ez duela esan klima aldaketa moteltzeko edo gelditzeko programetan inbertitu behar dela, aldaketari egokitzapenean baino. Tira, halako batean Battistik esan du beroketa geldotzen ere saia gintezkeela, baina ez oso fede handiz, “gizakiok ez baikara lan eraginkorra egiten ari, alde horretatik”.
Naylorrek eta Battistik Nobel saria eraman zuten 2007an ondorio latz hauek eman dituen lanarengatik. Adierazi dutenez, oso litekeena da (probabilitatea %90ean kokatu dute) 2100ean eskualde tropikal eta azpitropikaletako tenperatura baxuenak gaur arte inoiz neurtu diren altuenak baino altuagoak izatea. Eskualde horietan, gaur egun, 3.000 milioi lagun bizi-edo dira, eta mende amaieran askoz gehiago izango dira, eta askoz okerrago elikatuak, zenbait kasutan ezinezkoa den arren. Nobel Saria irabazi dutenez, ba kasik zientzialari bi hauei sinestea beste erremediorik ez dugu edukiko. Gauza gehiago ere esan dute, ez uste halako sari potoloa besterik gabe ematen denik: adibidez, ez dezagula pentsa tropikoetatik at biziko diren guztiak samur edukiko dutenik bizitza. Ze, besteak beste, tropikoetako biztanleen portzentaje handi batek nekazaritza dauka ogi edo dena delako bide, eta etxean jatekoa agortzen bazaie, dagoen lekura joango dira. Gaur egun emigrazioarekin dauzkagun komeriak komedia irudituko zaie gure ondorengoei.
Eta zer nahi duzue esatea, hau dagoeneko serioa da, ze, 2100ean nirekin harreman zuzena edukiko duten pertsonak biziko dira, nire bilobak esaterako, baldin baneuzka. Hala ere, planeta honetako biztanleen erdia izango denez goseak jota ibiliko dena, eta nire kalkuluen arabera nire bilobak beste erdikoak izango direnez, pixka bat lasaiago joango naiz gaur ohera. Tripa ondo beteta, zer gerta ere.
PS.: Aurreko guztia argazkia zein izango zen erabaki gabe idatzi dut. Eta orain damutzen hasi zait erabilitako doinu ironikoa eta atera zaizkidan hiruzpalau frivolité-ak. Bere horretan utziko dut testua, baina ez argazkiko umeei barkamena eskatu barik. Barkatu.
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.
Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Israelen bonbardaketek Siriako Defentsa Ministerioa eta presidentearen egoitzaren ingurua izan dituzte jo-puntuan. Asteburuan tribu beduinoen eta milizia drusoen artean piztutako liskarrek gutxienez 300 hildako eragin dituzte As-Suwayda hirian. Israelen erasoen ondoren, Siriako... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.