Opari ederra

  • Gasteizko Hala Bedi irrati libreak opari ederra egin digu bere 30. urtebetetzean: Hala Bedi 30 urte Kolpez Kolpe kantu bilduma bitxia eta ezustekoz betea. 15 taldek eta artistak bertsio bana moldatu eta grabatu dute, eta horietako talde batzuk bilduman parte hartzeko propio elkartu dira. Aurretik argitaratu gabeko abestiak dira denak. Disko berezia da inondik inora.


2013ko abenduaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Hala Bedi 30 urtez Kolpez Kolpe.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Halaber, Hala Bedi 30 urte Kolpez Kolpe bildumarekin batera, irratiaren 30 urteko historia liburu batera bildu dute. Agiri historikoak, argazkiak, kartelak, komikiak eta ilustrazioak eta beste hainbat irudi ikusten ahal dira liburuan, eta irratiaren sorrera, antolaturiko kontzertuak, jasandako itxierak, eztabaida ideologikoak, euskararen bilakaera, lizentzien inguruko buruhausteak, eta beste hainbat konturen berri ematen dute.

Liburuarekin batera, irratiaren historia eta gaur egungo funtzionamendua azaltzen duen film dokumentala plazaratu dute. Dokumental horrek irratiaren bilakaera historikoa ezagutarazten du. Irratia sortu zen garaiko kideei eta gaur egun lanean ari direnei elkarrizketak egin dizkiete, eta baita hainbat irratsaioetako esatariei ere. 

Musika Hala Bedi irratiaren ibilbidean ezinbestekoa izan da, milaka izan dira musikaz beteriko orduak irratiko uhinetan, ehunka izan dira irratiak antolatu dituen kontzertuak, eta, Hala Bedi 30 urte Kolpez Kolpe kantu bildumaren bitartez, irratiari berari ez ezik Euskal Herrian sorturiko musikari omenaldi bat egin nahi izan diote.

Diskoa ekoizteko eta banatzeko garaian Bonberenea Ekintzak zigiluaren laguntza estimagarria izan du Hala Bedi irratiak. Talde bakoitzak bere kabuz grabatu du bere kantua, eta Jonan Ordorika masterizazioaz, Mundina azalaz eta ilustrazioez, eta Mikel Larratxe maketazioaz arduratu da.

Denen artean lan handia egin dute, bikaina. Grabazioa ona da, kantuak ederki entzuten dira, eta aurkezpena eta diseinu lana ikusgarria eta egokia da. Hamabost kantu dira, hamabost proposamen desberdin, eta aniztasun horri esker disko osoa erraz entzuten da.

Diskoko lehenengo kantua Johnny & Josephek grabatu dute. Kortaturen Kolpez Kolpe kantuaren bertsioa da, country giroan egina, eta Fermin Muguruzak berak, Kortatu taldeko kide ohiak, parte hartu du ahapaldi batzuk kantatuz. Gaizka Amondarainek hitzak idatzi ditu, eta Hala Bedi irratiaren inguruan mintzo da. Kantu hori irratiaren urteurrenaren berri emateko hautatu dute.

Gainerako hamalau kantuen artean, beste zeibait bitxikeraia eta ezusteko aurkituko ditugu. Esaterako, The Allnighters talde gasteiztarrak 15 urte baino gehiago bananduta egon ondoren estudio batean grabatu duen lehen kantua: Cuidado Eskorbuto talde bizkaitarraren kantuaren bertsioa, harmonikarekin eta funk ukituekin.

Sexty Sexers Berako (Nafarroa) taldeak, berriz, bere bidetik aldendu gabe grabatu du Niko Etxarten Zkratx, hau da bere ohiko rock and roll basatia eta bizia baliatu du kantu hori moldatzeko. Kantu horren grabazioa izan da aspaldian egin duten bakarra.

Hesian Sakanako (Nafarroa) taldeak Alaitz eta Maiderren Amets bat kantua rock doinu ozenez jantzi eta haize musika tresnez apaindu du. Alaitzek eta Maiderrek beraiek grabazioan parte hartu dute, abesten.

Anai Arrebak Pasai Donibaneko (Gipuzkoa) taldeak M-ak taldearen Barkatu ama-ren bertsio alaia eta dantzagarria osatu du. Bertsio hori jendaurrean hainbatetan jo izan dute jadanik.

Indarrap gasteizkarrek, aldiz, Gozategiren Pakia beyau hautatu dute, eta trikitixa giroko kantu hori rap ukituaz moldatu dute.

Garik, We Are Standard taldeko Jon Agirrezabalagaren laguntzaz, RIP taldearen Mundo muerto punk-rock kantua modu lasai batean gauzatu du, giro bereziak sortuz.

Betagarri gasteiztarrek beren hiriko beste talde baten kantua grabatu dute, beren ohiko reggae eta ska doinuak baliatuz, Potatoren Rula.

Ortophonk ere gasteiztarrak dira, eta haiek ere Arabako talde baten abesti bat hautatu dute, La Polla Recordsen Tu alucinas, doinu eta erritmo beltzen arabera moldatzeko.

Izaki Gardenak talde nafarrak Ruper Ordorikaren Ene begiek kantuaren bertsio pausatua egin du, rock doinu eta erritmoak baliatuz.

Neubat gasteiztarrak berriro elkartu dira, bospasei urte eta gero, Negu Gorriaken Zipaioen matxianada kantua grabatzeko. Stoner-rock airea dauka haien bertsioak.

Bronze taldea ere gasteiztarra da, eta haiek ere Hala Bediren omenezko kantu bilduman parte hartzeko berriz ere elkartu dira. Duela gutxi esan zuten agur, eta Itoizen Hegal egiten grabatuz bere ibilbideari amaiera eman diote. Rock indartsua baliatu dute beren bertsioa egiteko.

Aurreko taldeak bezala, Sumision City Blues Gasteizen sortuak dira, eta lehen aldiz kantu bat euskaraz grabatu dute, Zuloak taldearen Artzai ona kantuaren bertsioa, hain zuzen, rock and roll zikinaz. Bitxikeria gisa, kantu horren bertsioaren amaieran, The Uski’s taldearen Katuek bezala kantuaren zati bat kantatzen dute.

Willis Drummond lapurtarrek jatorrizko bertsioari eutsi diote Hertzainaken Pakean utzi arte grabatzeko, beren ohiko bizitasunaz, grinaz, eta gatz eta piperraz.

Azkenik, Xabier Montoiak bere erara moldatu du Bap! taldearen Plastikozko janariak kantua. Jatorriz hard core kantu azkarra dena aldatu egin du melodian, erritmoan eta giroan, baina ez mamian, eta bertsio aparta egin du, bere taldekideekin, Luis Fernandez eta Ibon Rodriguezekin, celloa, pianoa eta ahotsak erabiliz. Hauxe da diskoko nire abesti gustukoena.

Kantu horien jatorrizko bertsio gehienak duela 20 edo 30 urte idatzitakoak dira, baina oraindik bizirik daudela argi dago. Hala Bedi 30 urte Kolpez Kolpe bilduma da horren lekuko. Hala Bedi irratia bezala, 30 urterekin baina bizi-bizirik dago, eta beste 30 urte edo gehiago betetzeko prest.

Zorionak Hala Bedi irratiari, eta urte askotarako!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


2025-07-30 | Xalba Ramirez
Oin bat paretaren kontra

Zatitxu 7
Zikin
Mendeku diskak, 2025

-------------------------------------------------------------

Aurten ere, udarekin batera dator Zikinen lan berria, esanez bezala: berdin zait oporrek hartzen bazaituzte Elantxoben, Belaguan edo Copacabanan. Eguraldi onak ez du egoera... [+]


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2022-11-22 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-03 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-13 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


2022-10-06 | Xalba Ramirez
Euskal dantzarako frekuentzia guztiak

Neomak taldeak tradizioaren perkusioa dakar, molde elektroniko zainduarekin. Arrasateko Leire Etxezarreta, Amets Ormaetxea eta Irati Gutierrez, Asteasuko Garazi Otaegi, Zarauzko Eneritz Aulesti, Zizurkilgo Maria Lasa eta Debako Alaitz Eskudero dira zazpi kideak. Denak dira... [+]


2022-09-25 | Iker Barandiaran
Aske eraikitzeko suntsitu

Ez dago beste biderik, gustuko ez duzuna aldatu eta beste zerbait sortzeko apurtu egin behar da: apurtu eta zerotik hasi. Hori izan zen punkaren oinarria; eta horixe bera da Leire Led Infiernok (ahotsa) eta Txerra Bolinagak (bateria) erabaki zutena Piztupunk taldea zena nahita... [+]


2022-09-18 | Xalba Ramirez
Gehiago izan gaitezke

Interneten musika entzuten duzunetakoa bazara, ia seguru ezagutzen duzula Kokoroko. Agian uste duzu ezetz, baina hartu segundo bat eta bilatu Abusey Junction. Oscar Jeromeren gitarra riff malenkoniatsua ezaguna egin da Spotify eta YouTube gisako plataformetako algoritmoaren... [+]


2022-09-02 | Iker Barandiaran
Aitzindari eta ez ulertuak

1988an, Euskal Herrian gazteria punkean eta RRVan buru-belarri murgilduta zegoen garaian, Bilbo eta Santurtzi artean La Secta taldea sortu zuten ozeanoz bestaldeko –antipodak barne– musikari so egiten zioten lau gazte ausartek; haietako bat zen La Herencia de los... [+]


2022-07-20 | Xalba Ramirez
Lasai ederrean egotearen ederra

Searching for sugar man bezalako istoriorik ez du emango Euskal Herriak. Gutxitu eta gutxietsiak, zer egingo diogu. Baina herri txiki –eta infernu handi– honek eman ditu hainbat mito, itzaletatik agertu eta itzaletara itzultzen direnak.

1980ko hamarkadan eduki... [+]


2022-07-15 | Iker Barandiaran
Ez dute inor lapurreta egitera gonbidatuko

Arrasateko Perlata taldea ez da, bada, ia inorekin ezkontzekoa. Haien bide propioa egiten dihardute 2015etik, inguruan zer egiten den begiratuta bai, baina norabide eta erritmo propioan, eta ez lasaian, hain justu. Disko eta kilometro dezente daramate bizkarrean. Harritu nau,... [+]


2022-07-01 | Xuban Zubiria
Hauskorra da uzta berria

Krisi pandemikoa ere izan da birsortzeko aukera berri bat, halaxe erakutsi du Usurbilgo Odolaren Mintzoa taldeak. Normaltasunari iseka egiten dion lana, su txikian ondu dute Hauskor Andoaingo Garate estudioetan. Kaki Arkarazoren laguntzarekin findu diren 8 kanta biltzen... [+]


Eguneraketa berriak daude