Parisko klimaren bilkurako mobilizazioei eusteko deialdia: #OnLacheRien

  • Azkar etorri da gizarte mugimenduen erreakzioa, Frantziako Gobernuak debekatu ostean COP21aren inguruko kaleko manifestazio handiak: "On lâche rien!" (Ez eman ezertan amore) leloa zabalduz, mobilizazioei eusteko deia egin dute. 


2015eko azaroaren 19an - 11:09
Parisen COP21 dela eta gizarte mugimenduen mobilizazioak ez eteteko deiaren logoa.

ATTAC mugimendu altermundialistak jarri du lehen harria. Parisko sarraskien ondoren, François Hollande presidenteak Frantzia gerran dagoela deklaratu zuenean, ATTACek "Gerra hau ez da gurea" egin zion arrapostu. Gobernuak gerraren logikan urrats berriak eman dituenean, Parisko prefetaren debekuari erantzuten ere lehenengoetakoa izan da erakunde hori: "Klimaren aldeko herritarren mobilizazioei eusteko deia" barreiatu du berehala.

Gero Alternatibak hartu du lekukoa eta firma bilketari ekin dio, agintarien epelkeriaren aurrean herritarrek iritzia azaltzeko eskubidea eduki dezaten eskatzeko. "On lâche rien!" manifestuak 10.000 sinadura bilduak zituen ostegun (19) goizerako. Ondoko egunetan ikusiko da nola eta zein formulatan uztartzen diren agintarien debeku irmoak eta gizarte mugimenduen kalera ateratzeko erabakia.

Esloganak aipatzen du "On lâche rien!" kanta -euskaraz itzuliko genuke "Ez dugu utziko ezer bazterrean" edo "Ez dugu amore emango"- HK & les Saltimbanks taldeak egina eta mugimendu altermundialistak aspaldi honetan beretzako hartuta daukana. 

Mobilizazioei eusteko deialdia Edgard Morin soziologo patriarka ezkertiarraren hitzokin amaitzen dute: “Gaur egun zeri egin behar diogu kontra? Bi barbarieren aurrean erresistitu behar dugu: bata ezagutzen dugu eta bere burua erakusten du atentatuekin eta klase guztietako fanatismoekin; eta bestea da kalkuluaren, diruaren eta interesaren barbariea. Gaur denok egin beharko genieke biei aurre".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: COP21
2019-03-15 | Mikel Asurmendi
Klimaren aldeko protestek Macron jo dute errudun

Bihar, larunbatean, deituta daude mobilizazio jendetsuenak. Ikasleek eskola eguna bertan behera utziz hasitako protestei segida emanen diote herritarrek, mobilizazio zabalekin.


2019-03-15 | Mikel Asurmendi
Gazteen protesta eta grebak, klimaren aldaketa geldiarazteko Lapurdiko BABn

Mobilizazioak abian dira Frantziako Estatuan. Goizean lizeoetako ikasle asko kalera atera da. Frantziako Gobernuak gaiaz eztabaidatzera eta kontzientzia hartzera deitu dute. Ikasleek harago joan nahi dute. Bihar larunbatean, nazioarteko mobilizazioek segituko dute karriketan.


2019-02-22 | Mikel Asurmendi
Klimaren arazoa salatu dute herriko etxeetan
Macronen argazkiak udaletxeetako paretetatik kentzeko deia egin dute Bizi! eta ANV-COP21 mugimenduek

Atzo, otsailaren 21ean, Action Non-Violente-COP21 eta bizi mugimenduek, Frantziako Errepublikaren presidente Macronen argazkiak eraitsi zituen Paris, Lyon, Uztaritz eta Biarritzeko Herriko Etxeetan. Macronen gobernuak klimaren arazoaren aurrean daraman politika geldia salatzeko... [+]


2018-03-09 | Mikel Asurmendi
Klimaren borroka galtzen ari ote gara?

Bizi! mugimenduaren iritziz, 2015eko COP21aren karietara hartu ziren engaiamenduek ez dute inolaz ere klimaren egonkortasuna segurtatzen. Galdera da: klimaren borroka galtzen ari ote gara?


2016-11-11 | Unai Brea
Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko?

Iaz Parisen egindako klimaren gailurrean lortutako akordioa ospatu zutenek akordio horretan AEBak sartu izana nabarmendu zuten ospatzeko arrazoien arte. Aurtengo gailurra hasi eta bigarren egunean, hara zer den bizitza, estatubatuarrek presidente aukeratu dute klima aldaketa... [+]


Eguneraketa berriak daude