Klimaren borroka galtzen ari ote gara?

  • Bizi! mugimenduaren iritziz, 2015eko COP21aren karietara hartu ziren engaiamenduek ez dute inolaz ere klimaren egonkortasuna segurtatzen. Galdera da: klimaren borroka galtzen ari ote gara?

Eta bihar Europak erabakiko balu finantza klimaren zerbitzuko ezartzea? Horra kezka!

2018ko martxoaren 9an - 16:22
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Klimaren gaineko goi-bilera asko egin arren, hartutako neurriek ez dute munduko batez besteko beroketa klimatikoa zoritxarreko +2°C-en pean izatea ahalbidetzen.  

Martxoaren 13tik 16ra, klima aldaketari buruzko Europako gobernuen aditu talde bat bilduko da Parisen UNESCOren egoitzan. Bizi! mugimendua ez da gelditu eta martxoaren 15ean han izanen da.

“Bihar Europak erabakiko balu finantza sistema klimaren zerbitzura ezartzea?” lemapeko foroa eginen da. 150 jendek parte hartuko dute helburu batez: trantsizio energetikoa eta klima hobetzearen aldeko aurrekontua bermatuko lituzkeen Europako Ituna izenpetzea.

Biziko kide Txetx Etcheverry-k parte hartuko du. Egitarau oparo osatu dute mugimenduko kideek, Parisko ekitaldiei begira:

Martxoaren 14an, 18:30ean, elkarretaratzea Baionako San Izpiritu Zubiaren gainean.

Martxoaren 17an, 9:30etarik 13:00k arte, Angelun erlijio komunitate, egoitza, eliza, parrokia eta elkarteen konbertsio ekologikoa helburu duen Eliza Berdea Labela Euskal Herriko abiatzea.

Egun berean, Hendaian 9:30etik 19:00etara “Zero Zabor Zero Xahutze bilaka gaitezen”  lemapeko ekitaldiak izanen dira Sokoburuko Abadia aretoan.


COP21 kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...