Ongi etorri jendetsua egin diote Julen Ibarrola gazteari Amurrion

  • Igandean atera da espetxetik Julen Ibarrola gaztea, errotulkiarekin pintaketa egiteagatik urtebeteko zigorra bete ostean. Eguerdian egin diote ongi etorri ekitaldia Amurrion.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 11n - 09:15

Igande goizean askatu dute Julen Ibarrola gazte amurrioarra. Urtebeteko espetxe zigorra bete du Ibarrolak, errotulki pintaketa baten ondorioz, terrorismoa goratzea leporatuta. 

 

Ibarrolak "Julen Libre" plataformak egindako lana goraipatu du ongi-etorrian, eta Galder Barbado Bonillari elkartasuna eta besarkada beroa helarazi dio. 

09:30ak aldera Amurrioko sarreran hamarnaka lagun elkartu dira errepide gainean gazteari harrera egiteko pankarta eta bengalekin.

Senideek gaur eduki dute Galder Barbado Bonilla bisitatzeko aukera. Ostiral iluntzetik Madrilgo Soto del Real espetxean dago gaztea, Aitor Zelaia gasteiztarrarekin batera. Isolamendu egoeran jarraitzen du Barbadok, baina indartsu topatu dutela adierazi dute, " musu eta besarkada beroenak bidali ditu Soto del Realeko espetxetik Amurriora".

Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude