Ongi etorri euskararen mundura harrera jardunaldiak izan berri ditugu Gasteizen, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Euskararen biziberritze prozesuaren egungo erronka nagusietako bat da gurera datozen herritar berriak helburu hori erdiesteko aliatu egitea. Hau da, euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko, funtsezkoa da etorri berriei ere harrera linguistiko egokia eskaintzea, euskararen transmisioa eta ikasketa-prozesua errazteko, bai eta euskararen komunitateko kide aktibo bihurtzeko ere. Gizartearen inklusibitatea eta parte-hartzea oinarrizkoak dira euskararekin lotutako hizkuntza politika arrakastatsua izan dadin eta, horretarako, metodologia eta politika eraginkorragoak behar ditugu. Bide batez, ez dezagun utzi etorri berrien bizkar gainean bakarrik, euskararen biziberritzearen erantzukizun osoa, kudeaketa eta harrera egokiak egin beharko bailirateke hizkuntzaren aldagaia ageri den egoera guzti-guztietan, administrazioetatik hasi eta mota guztietako enpresa eta erakundeetatik jarraituz, hizkuntzen kudeaketari ematen zaion garrantziaren adierazgarri.
Zoritxarrez, esango nuke, oro har, oso urriak direla praktika hauek gurean. Etorri berriei begira, horietako zenbaiten berri eman zen jardunaldietan. Hezkuntza munduak garrantzi berezia du etorri berriak, ikasleak eta euren familiak, euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko, eta horretarako, ezinbestekoa da etorri berriekin maiz sortu ohi diren eta gure artean dauden ghettoak ezabatzea; Euskal Herri osoan, bere luze-zabalean, baditugu zenbait adibide ezagun. Ikastetxe horiek aukera galdua dira ikasle etorri berriak eta euren familiak euskararen komunitatera erakartzeko bidean; asko zailtzen zaie euskararekin lotutako inolako zuzeneko bizipen eta harremanak sortzea. Euskararen oinarrizko ezagutza eskuratzea bera ere ez da erraza halako ingurune batean, beharrezko baliabiderik eta tresnarik gabe, eta inguruan erabilerarako aukerarik antzeman gabe.
Ez dezagun utzi etorri berrien bizkar gainean bakarrik, euskararen biziberritzearen erantzukizun osoa, kudeaketa eta harrera egokiak egin beharko bailirateke hizkuntzaren aldagaia ageri den egoera guzti-guztietan
Beste eremu batzuetan gertatzen ari dena ere kezkagarria da. Esate baterako, azken hamarkadetan eremu sozioekonomikoan izandako lorpenak arriskuan daude, euskara kudeatzen ari diren Euskal Herriko hainbat enpresatan atzerapausoak gerta baitaitezke, kontratazio berriak edo erretiroa hartzen ari diren pertsonen ordezkapenak egiteko garaian zailtasunak daude eta. Askotan, bidegurutzearen metafora erabili ohi da euskararen biziberritzearekin lotuta. Bada, kasu honetan, gaiari heldu ezean, atzera egiteko arriskuan gaude, azken hamarkada hauetan hizkuntzen kudeaketa egokia egin dutenek ere, zailtasunak baitituzte orain, hala zerbitzua euskaraz eskaintzen segitzeko, nola lana euskaraz egiteko.
Gero eta gehiagotan ikusten ari naiz lehen euskarazko zerbitzua ematen zuten zenbait erakunde publiko, enpresa eta saltokitan ez dela gehiago horretarako aukerarik. Kontratatu diren langile berriei ematen zaien formazioan, ba al du euskarak inolako presentziarik? Inor ari al da langile berri horien harreran euskarak izan behar duen tratamenduari buruzko eskala handiko plangintzarik lantzen? Administrazioak ari dira datozen urteotarako helburuak eta lehentasunak zehazten, herritarrok euskaraz gehiago eta errazago ikasteko aukerak handitzeko, eskolaz kanpoko ekosistema euskaldunagoa lortzeko, ingurune digitalean euskarak leku gehiago izateko, eremu sozioekonomiko publiko zein pribatuan euskaraz lan egiteko aukerak ugaritzeko... Langile etorri berriak eta euren familiak ere euskararen mundura erakartzea ezinbestekoa izango da helburu horiek lortzeko bidean, eta orain egin behar dugu horren aldeko ahalegina, datozen urteetan etorriko direnak egoki hartu ahal izateko.
Aurreko batean Andoni Egañak esaten zuen bezala, nahiz eta euskaraz kontatzen dugun, ia dena erdaraz gertatzen da hemen. Mugaren alde batean zein bestean. Lankidetza egokiak josi beharko dira erronkei berme osoz heldu eta egoera hori iraultzeko.
Rober Gutiérrez
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]