Ondarroako Udalak eta herriko beste hainbat eragilek “Ahuakemonala” aplikazioa sortu dute, Ondarroako hitzak eta esaerak biltzeko. Horretarako iametza interaktiboa teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresaren laguntza izan dute.
Eneritz Basurko euskara zinegotziak azaldu duenez, herriko Euskara Plana garatzerakoan argi ikusi zuten esaera-bildumak erabiltzaileen eskura ipini behar zirela. “Egitasmoa eta aplikazioa bera horrexetara datoz: gure berbak eta esaerak plazara atera, gazteengana iritsi eta teknologia berriak erabili”, gaineratu du.
Aplikazioak 600dik gora esaera eta hitz berezi biltzen ditu, grabazio formatuan. Bilketa lanean Radixu irratia, ondarruberbetan eta ondarrutar naturala atarien laguntza izan dute, “baina batez ere herritarren ekarpena izan da gakoa”. Udan 70 herritar baino gehiagok hartu zuten parte Radixu Irratian eginiko grabaketetan. “Gazte nahiz heldu, bakoitzak bere doinua ipiniaz, izugarri aberastu da aplikazioa” nabarmendu dute egitasmoaren sortzaileek.
Aplikazioa deskargatu eta erabiltzeko gonbitea luzatu die Udalak herritarrei, esanez aukera ederra dela “ondo pasatu, eta bide batez, zerbait ikasteko”. “Ez da entretenimendu hutsa, hori baino askoz gehiago da; izan ere, gure berbetari balio handiagoa emango diogu erabiltzen dugun bakoitzean”, azpimarratu du Basurkok. Behin erabiltzen hasita, aukera dago esaera eta hitzak sare sozialen bidez partekatzeko.
“Ahuakemonala” kanpainari amaiera emateko, herritarrek herri hizkeraren inguruko lehiaketa batean parte hartzeko abagunea izango dute. Udala ari da prestatzen, eta euskararen egunean abiatzea aurreikusten da.
Aplikazioa ondorengo helbidean eskuratu daiteke, musu truk: https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.iametza.ahuakemonala
Ondarruko esaeretan oinarritutako hainbat meme ere agertu da sarean:
Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.
Uztailaren 2an salatu zuen emakumeak erasoa, eta hiru egunetara atxilotu zuten gizona, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoei aurre egiteko protokoloaren koordinazio mahaiek jaien balorazioa egin dute eta datu batzuk eman: bi aldiz aktibatu zuten eraso matxisten aurkako... [+]
"Kartzelak husteko garaia" zela argudiatuta, Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa saihesteko zubi harresia eraiki zen Ondarroan 2013ko maiatzaren 10ean. Lau egunetan, Ondarroatik egindako aldarriak Euskal Herriko mugak gainditu zituen.
Street Art Cities plataformak egiten duen sailkapenean, munduko hirugarren onena hautatu dute Ondarroako Kamiñazpin dagoen Lian muralgilearen lana.
Zeinu hizkuntzaren interpretearen ezinbesteko laguntzaz egin diogu elkarrizketa Aitor Bedialauneta Arrateri (Ondarroa, 1991), Euskal Gorrak EAEko gorren elkarteen federazioaren presidenteari. “Interpretearen mendekotasunik dudan? Une honetantxe, biok daukagu”,... [+]