Gabonetan Euskal Herrian agertzen den Olentzero eta inauterietan Iparraldeko hainbat herritan erretzen den Zanpantzar pertsonaien antzekotasunak nabarmendu ditu Mikel Aranburu Urtasunek. Soinuberri 14 aldizkarian (409-435 orr.) Olentzeroren inguruko hainbat kontu jaso ditu, eta iradokitzen du ez ote diren Olentzero eta Zanpantzar pertsonaia berak.
Hasteko, Olentzerorena ez dela haurren jaia azpimarratu du, gazteena baizik; helduarora bidean, nolabaiteko autonomiaz antolatu eta gozatzeko festa. Bukaeran, berdina dio Zanpantzarrez.
Neguko solstizioaren bueltan badirela hainbat ezaugarri unibertsal dio Aranburuk; gehiegizko jatorduak edota etxeko suaren inguruko errituak, esaterako. Zabalduena eta gaur egunera arte iraun duena Gabonetako enborrarena da: sukilero, la tronca, el tió, la toza, el tronc, la choca, la rabasa... Euskaraz gehien erabilitako izendapenak subilero, sukilero, baztarreko, olentzero-enborra edo onantzaro mokorra izan dira. Enborrak Olentzerorekin duen lotura nabarmena da.
Bestalde, Olentzero antropomorfoaren edo gizaki itxurakoaren aspaldiko testigantzak Nafarroako ipar-mendebaldean agertzen dira: Lesaka, Goizueta, Larraun, Arakil... eta Gipuzkoan Zarautz eta Irun artean.
Pio Barojak eginiko Olentzeroren deskribapenei erreparatzen die Aranburuk. Aditzera ematen du Olentzeroren nortasun primitiboa kristautasunaren aurrekoa dela eta atentzioa ematen dio Barojak Olentzeroren jatorrizko herrialdetzat Frantzia duela. Baroja Ipar Euskal Herriaz ari da eta lastozko erraldoiari buruz dihardu; The Golden Bough: A Study in Magic and Religion (Urrezko Adarra: magia eta erlijioaren azterketa) (1890) lanean Frazer-ek jaso zuenez, solstizioetan eta udaberrian Europan zehar erretzen den panpinaz. Gabonetako eta inauterietako jaiak neguko solstizioari lotuta leudeke beraz, neguaren eta udaberriaren arteko tentsioa planteatuz. Gazteen puska-biltzeak nabarmentzen dira garai horretan, tartean, Olentzerorena.
Thierry Truffaut folklore ikerlariak Lapurdiko inauterietako tradizioei buruzko ikerketa publikatu zuen 2011n. 40 herritako testigantzak jaso zituen, jaia, musika, eta jantziei dagozkien datuak ere bai, argazki eta bideoekin lagunduta. XVI. mendetik dokumentatua dago Saint-Pansard edo Zanpantzar (Santu tripaundia) paseatu, epaitu eta sutara kondenatzen dela; oparotasun garaiaren amaieraren eta abstinentziaren hasieraren sinbolo gisa, hau da, garizuma hasiko da segidan.
Festa antolatzeko ardura mutil gazte ezkongabeek zuten, Truffaut-ek igarotze erritu moduan ikusten du. Bere lana irakurrita aise ikusten du Aranburuk Olentzeroren eta Zanpantzarren arteko antzekotasuna bai formari, bai identitateari dagokionez.
Artikulua: Olentzero, síntesis y sugerencia (Mikel Aranburu Urtasun, Soinuberri 14, 409-435 orr.)
Laburpena: ¿Olentzero es Saint-Pansard /Zanpantzar? (Mikel Aranburu Urtasun, Euskonews, 756 Zenbakia, 2020-12-17 / 2021-01-20)
Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.
Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]
Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Alegoría del mal
Rat-zinger
Kasba Music, 2025
--------------------------------------------------------------
Apokalipsiaren aurreko garai ustel hauetan, non eskuin atzerakoienak lortu duen bere diskurtsoa erdian jartzea, erabat ezabatuta dagoen gizarte batean,... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Aspaldi ez bezala hunkitu nintzen Bloñ lehen aldiz ikustean. Bizi osorako ahots bakarra entzun ahalko banu kantuan, zalantzarik gabe, Maia Iribarnerena litzateke. Obretan ari dira etxe barnean eta inguruko zuhaitzen itzalpean jarri ditugu aulkiak, parez pare. Mintzatu... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.