Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du Irungo saioa

  • Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Iguaran. Irungo final-laurdena azken aurrekoa izan da: datorren astean ezagutuko dugu finalaurrekoetara sailkatuen zerrenda osatua.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko urriaren 28an - 08:01
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irungo Ficobako Auditoriuma jendez gainezka egon da gaur arratsaldean: astebete inguru daramatzate sarrerek agortuta. Saioan sei bertsolari hauek aritu dira kantuan: 

Lan puntuagarriak bukatuta, Oihana Iguaran Barandiaran nagusitu da, 517,5 punturekin. Hori horrela, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara: Arrasateko saioan arituko da, abenduaren 1ean. Gainontzeko puntuazioak honela geratu dira:

Gai-jartzaile lanetan Uxune Areizaga Aranberri aritu da.Epaileak, ostera, hauexek izan dira:  Amaia Otxotorena GamioKarlos Ibarguren OlaldeMaite Sukia OlanoOihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.

Datorren igandean, azaroaren 3an, izango da hurrengo eta azken final-laurdena, Tolosan. Behin final-laurden hori jokatuta, finalaurrekoetako zerrenda osatuko da: bost final-laurdenetako irabazleez gain, puntuazioz 13 bertsolari sailkatuko dira. Tolosako eta gainontzeko saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...