Beñat Gaztelumendi Arandia nagusi Errenterian

  • Bigarren final-laurdena jokatu da gaur Errenterian. Gaztelumendik, irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako txartela lortu du.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko urriaren 21ean - 09:20
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Errenteriako Lekuona Fabrikak egin dio harrera Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdenari. Sei bertsolari hauek aritu dira kantuan bertan:

Lan puntuagarriak amaituta, Beñat Gaztelumendi Arandiak bildu ditu puntu gehien: 493. Hori horrela, zuzenean lortu du finalaurrekoetara sailkatzea; Oiartzungoan kantatuko du, azaroaren 17an. Honela geratu dira puntuazioak:

Gai-jartzailea Aizpea Garmendia Iartza izan da. Epaitzen honako epaile hauek aritu dira: Amaia Otxotorena GamioKarlos Ibarguren OlaldeMaite Sukia OlanoOihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia artu da.

Datorren asteburuan izango dira hurrengo bi final-laurdenak: Azkoitian larunbatean, urriaren 26an, eta Irunen igandean, 27an. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.