Aitor Salegi Martijak irabazi du Andoainen

  • Azken aurreko final-zortzirena jokatu da gaur Bastero kulturgunean. Datorren larunbateko saioarekin osatuko da final-laurdenetako zerrenda. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko irailaren 30ean - 06:24

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen fasea bukatzear da: gaur jokatu da azken aurreko final-zortzirena, Andoainen. Bastero kulturguneak bertsozale andana bildu du, eta giro beroak egin die ongi etorria honako sei bertsolari hauei: 

Aitor Salegi Martija

Andoni Mujika Izagirre

Endika Igarzabal Murua

Eñaut Martikorena Lizaso

June Aiestaran Iparragirre

Manex Mujika Amunarriz

Lan puntuagarriak amaituta, Aitor Salegi Martija izendatu dute garaile, 470 punturekin. Bera, final-laurdenetara sailkatu da zuzenean, Errenterikora, urriaren 20an. Honela geratu dira puntuazioak: 

Aitor Salegi Martija --------------------------------- 470

Eñaut Martikorena Lizaso ----------------------- 462

Andoni Mujika Izagirre ----------------------------- 450

June Aiestaran Iparragirre ----------------------- 448

Manex Mujika Amunarriz -------------------------- 448

Endika Igarzabal Murua ------------------------------ 437

Gaiak jartzen Igotz Alkorta Irastortza ibili da. Epaitzen, ostera, honako hauek: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.

Final-zortzirenetako hurrengo eta azken saioa datorren larunbatean jokatuko da, urriaren 5ean, Azpeitiko San Agustin kulturgunean. Saioa bukatzearekin bat, final-laurdenetara sailkatutakoen zerrenda ezagutuko dugu. Saiorako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024
2024-10-07 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak
Azken final-zortzirena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

2024-09-30 | Bertsozale.eus
Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da.

2024-09-23 | Bertsozale.eus
Eli Pagola Apezetxea nagusitu da Elgoibarren

Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.


2024-09-23 | Bertsozale.eus
Oihana Arana Cardenalek bildu ditu puntu gehien Lazkaon

Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.


2024-09-19 | Bertsozale.eus
Lazkaon eta Elgoibarren izango dira hurrengo saioak, irailaren 21ean eta 22an

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen asteburua jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txanda da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


2024-09-16 | Bertsozale.eus
Andoni Rekondo Izagirre nagusitu da lehen saioan

Urretxuko Labeaga aretoan jokatu da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena. Irabaztearekin batera, final-laurdenetara sailkatu da Rekondo. Bihar jokatuko da hurrengo final-zortzirena, Lasarte-Orian.


2024-09-16 | Bertsozale.eus
Amaia Iturriotz Etxanizek irabazi du Lasarte-Oriako saioa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da igandean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Puntu gehien bildu ditu Iturriotzek, eta, beraz, final-laurdenetan abestuko du. Datorren larunbatean izango da hurrengo saioa, Lazkaon.


2024-06-28 | Bertsozale.eus
Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Urretxun

Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.


Eguneraketa berriak daude