Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da igandean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Puntu gehien bildu ditu Iturriotzek, eta, beraz, final-laurdenetan abestuko du. Datorren larunbatean izango da hurrengo saioa, Lazkaon.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bigarren zita izan du igandean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Lehen saioan bezala, bigarrenean ere jendez lepo eta bero egon da aretoa: sarrera guztiak saldu dira. Sei bertsolari hauek aritu dira Lasarte-Orian:
Lan puntuagarriak amaituta, Amaia Iturriotz Etxanizek bildu ditu puntu gehien: 490.5. Beraz, zuzenean pasatuko da Irungo final-laurdenera, urriaren 27an. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
Gai-jartzailea Haritz Alberdi Alberdi izan da. Epaile honako hauek aritu dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aitu da.
Datorren astean izango dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak: Lazkaon, irailaren 21ean, eta Elgoibarren, irailaren 22an. Sarrerak, beti bezala, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.
Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.
Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen asteburua jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txanda da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Urretxuko Labeaga aretoan jokatu da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena. Irabaztearekin batera, final-laurdenetara sailkatu da Rekondo. Bihar jokatuko da hurrengo final-zortzirena, Lasarte-Orian.
Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.