‘Obabakoak’ liburuaren irakurketa jarraitua 25. urteurrena ospatzeko

  • 400 lagunek Obabakoak liburuaren irakurketa jarraitua egingo dute gaur Bilbon, argitalpenaren 25. urteurrena dela eta Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako ekimenaren baitan. Bernardo Atxaga obraren egileak hasi du goizeko zortzietan abiatu eta gaualdeko zortzietan amaituko den irakurketa kolektiboa, Arriaga Plazako karpan.


2013ko ekainaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Arriaga Antzokia agertzen zen liburuaren lehenengo edizioaren azalean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehenean hasi zen lau eguneko ekintza sorta, Atxagak gidatutako foruma eta Obabakoaken 25 azalen erakusketaren irekierarekin. Liburuaren azken bi edizioen aurkezpenak ere egin dira Arriaga Antzokiaren alboko karpan; 25. urteurrenaren harira, Alfaguara eta Erein argitaletxeek edizio berri bana argitaratu dute.

Seigarrenez antolatu du aurten Bilbo Zaharra euskaltegiak “Klasikoen irakurketa etenik gabea”. Aurreko urteetan, Arantxa Urretabizkaia eta Ramon Saizarbitoriaren liburu bana irakurri dute, besteak beste.

Twitter bidez jarrai daiteke irakurketa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bernardo Atxaga
2016ko otsailaren 29
Kultur ekitaldiak
Aitzina joan arau, harea (h)areago

2015eko maiatzaren 5
Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas
Egun bat Bartzelonan

Eguneraketa berriak daude