Oasiko Kronikak 10: Ari, ari, ari, Otegui presidente!

  • Iñigo Urkulluk Euskal Autonomia Erkidegoan hauteskundeetara deitzeko ideia aparta izan du aste honetan, eta nola ez, guri tertuliarako gaia pentsatzeko lana kendu digu. Neutraltasun eta maitasun osoz aztertu dugu EAEko panorama politikoa, beste kontu batzuen artean.


2020ko maiatzaren 23an - 12:38
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Uztailaren 12an EAEn egingo diren hauteskundeen analisi sakona egin dugu oriangoan, beti ere, gaian oso zentratuta eta politikariei banaka erreparatuz: Ortuzar kanpaina zikin baten beldur da, Otegi Espainia gobernatu nahian dabil, Iturgaiz pozik dago klaseko popularrena delakoan, eta bitartean, Espaniako estatuan, Errejon bihar jaiok dela zabaldu da.

Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podcast
Isil gaitezen, une batez bada ere

Osasun etxeko telefono deiaren itxaronaldian, supermerkatuko korridoreetan, kiroldegiko aldageletan... Isilune izan daitezkeen uneak soinuz betetzen ditugu. Zergatik, zertarako? Isiltasunak urduritzen gaitu? Sor diezazkiguken barne gogoetengatik?

Zortzigarren saioa, eta... [+]


Heldutasuna mito bat da

Irene Lafuente lagun hartuta, heldu izatearen inguruan gogoetatu dute Iñigo Martinezek eta biek Galdera Basatiak podcastaren zazpigarren atalean. Pista bat: "Helduok badugu barnean Peter Pan-en sindromea; nahi dugu dena, nahi bezala, nahi dugunean". Hain helduak al... [+]


Emozioei bai, emotibismoari ez

Sentimenduak izan da gaia Galdera Basatiak podcastaren seigarren atalean, eta horren bueltan zeharkatu dituzte Iñigo Martinezek eta Gari Moyak maitasuna, gorrotoa, tristura, haserrea... Hitz egin dezagun sentimenduen eta emozioen inguruan, baina gogoetatu ere, gogoetatu... [+]


Eguneraketa berriak daude