Europako ezkerreko mugimenduen artean 2016ko gertakizunik inportanteenetako bat izan zen Nuit Debout (Gaua Zutik), martxoaren 31n Parisen piztu eta Frantzia osoan zabaldutako protesta berria: Frantziako lan erreformaren kontra sindikatuek deitutako hamaikagarren manifestazioaren ondoren hasitako dinamikan –Espainiako Estatuko M15a eta AEBetako Occupy mugimendua gogorarazten duen formatuz– milaka jenderen atxikimendu eta mobilizazioa antolatu zuen aste luzez. Urteurrenerako, Nuit Debout mugimenduak ospakizunak antolatu ditu asteburu honetatik hasita.
Ostirala, martxoak 31; larunbata, martxoak 32; igandea, martxoak 33... kontabilitatea ere irudimenez berritu zuten Nuit Debouteko gazteek. Egun horietarako iragartzen dituzte orain hainbat ospakizun, erdigunea Parisen izango dutenak. Plaza publikoen okupazio orokorra deitu dute astebururako, baina apirilean segitzekotan dira mobilizazioekin, 23an –Frantziako lehendakari berria hautatzeko eguna– Jour Debout (Eguna Zutik) antolatzen ari direlarik.
"Duela urte bete –diote antolatzaileek– plazen jabe egin ginen esateko ezetz lan erreformari baina batik bat haien mundu osoari. Geroztik, indar berriak antolatu dira, haziak ereinda daude. 2017ko martxoaren 31n hasita gurekin hitzordua daukazue denok, balantze bat egiteko, elkarrekin egoteko eta antolatzeko. Nuit Debout guztiei dei egiten diegu nork bere plazetan bilkurak egiteko eta aukera dutenak Pariseraino hurbiltzeko. Parte hartzea ahalik eta handiena izan dadila gure aldarria ozen eta sendo entzun dadin".
Ostiral arratsaldean, Place de la Republique famatuan abiatuko da berriro dena: mugimenduan parte hartzen duten bateko eta besteko taldeek hamabi hilabeteotako balantzeak partekatuko dituzte elkarren artean, bestelako erakustaldi eta kontzertuen artean. Larunbateko ekitaldiak goizean Tuilleries lorategietan burutuko dituzte eta arratsaldekoak Stalingrad plazan. Igandean, ospakizun nagusia Errepublika plazan: 13:00etatik aurrera Nuit Debouten baitan sortu diren batzorde ugarien balantzea eta iluntzeko 19:00 Debout Orkestraren kontzertua. Jendearen parte hartzez orkestrak jokatuko duen errepertorioa eta partiturak sarean jarri dituzte.
Mugimenduaren eguneroko albisteak Gazette Debout aldizkari elektronikoak irakur daitezke. Mugimenduan parte hartu duten zortzi emakume eta gizonek idatzi dute #32Mars liburua, Nuit Debouten gakoak hobeto ulertarazteko.
09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.
Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.
Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.
Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.
Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]