Hedabideak hedabide, ustelkeria dugu denetan hizpide. Kukutik kukura, lotsa gutxi dutenen lege urraketak gora egiten du nabarmen. Izan ere, azkenaldian, Estatu mailako ur handiko arrainen artean, puri-purian jarri da zabarkeria. Duela urte batzuk, oihartzun handia izan zuen Cristina infantaren egozteak, bai Espainian bai Europan. Bazirudien, Espainiako errege emerituaren alabak gogotik muzin egin ziela Konstituzioan agertzen diren legeei. Hori zela eta, hainbat delitu leporatzen zitzaizkion; besteak beste, Herri Ogasunaren aurkakoa.
Egoera horren aurrean, Errege-koroa saiatu zen plantak egiten, herritarrei lasaitasun sentsazioa transmititze aldera. Ederki asko genekien egozte horrek herrialdearen irudia zapuztuko zuela, eta horrek eragin kaltegarriak ekar zitzakeela ekonomian zein politikan. Horrekin bat, argi izan behar genuen epaiketa egon arte denok garela errugabe, baita berdinak legearen aurrean ere.
Azken hori horrela den, txitean-pitean galdetzen diot nire buruari. Batzuek baietz esango didate; beste hainbatek, ezetz. Iritziak iritzi, argi eta garbi dago Castro epaileak eragozpenak izan zituela bere erabakia aurrera eramateko. Izan ere, Espainiako Gobernua egoztea bertan behera uzten saiatu zen aldez edo moldez.
Garizuma baino luzeagoa izan zen aitortza egin zion Infantari. Azken horrek ongi asko zekien zer eta nola erantzun; izan ere, Miquel Roca eta Jesús María Silva abokatuek ahalik eta ondoen prestatu zuten Infantaren defentsa
Dena den, Castro epaileak ondo bai ondo aurre egin zion horri, eta, are gehiago jasan behar izan zituen kritika zaparradei. Zeharo onartu behar zaio izandako ausardia, Espainiako historian ez zaiolako sekula santan familia errealaren kide bati aurre egin. Horrela, garizuma baino luzeagoa izan zen aitortza egin zion Infantari. Azken horrek ongi asko zekien zer eta nola erantzun; izan ere, Miquel Roca eta Jesús María Silva abokatuek ahalik eta ondoen prestatu zuten Infantaren defentsa. Egindako lanak eta bizi pozean zegoela esateak, beste gauza askoren artean; noski, bere fruituak eman zituela ikusi genuen aurreko urtean, absoluzioa lortu baitzuen. Gainerakook etsi-etsian onartu genuen erabakia, gure infantak asko izan eta gehiago nahi zuela pentsatzen bagenuen ere.
Horrela, ilargia labe garaian eduki dute, baina urtaro berria heltzear dago, eta horrekin bat aldaketak datoz Urdangarin Borbon familiarentzat. Martxoaren 21ean bista publikoa egongo da, hamar urteko kartzela zigorra eskatzen baitu Auzitegi Gorenak Iñaki Urdangarinentzat. Agidanez, askatasunaz gozatzeko epea agortzen hasia zaio.
Hori dela eta, giro nahasia susmatzen da ondorengo hilabetetan. Datorrena datorrela, azken hitza epailearena da, eta albait arinen zirt edo zart egin beharko du. Bien bitartean buru makur dabil gure Iñaki, zer etorriko den beldur.
Mireia Garay Elexpuru
Euskara teknikaria eta ikertzailea
"Frankismoaren adierazpen zehatzen" eta "faxismoaren berrindartzearen kontra mobilizatzera eta antolatzera" deitu dute.
Frankismoaren azken exekuzioak hartu ditu hizpide Javier Buces historialariak, Askatasun Haizea (Txalaparta) liburuan. Estatuak eragindako biktimak, "bigarren mailako biktima" izaten jarraitzen dutela uste du Bucesek.
1985eko irailaren 25ean Inaxio Asteasuinzarra hernaniarra, Sabin Etxaide zestoarra, Agustin Irazustabarrena astigarragarra eta Jose Mari Etxaniz urretxuarra hil zituen GALek Baionan. 40 urte geroago omenaldia egin diete Monbar Hotelaren aurrean, hil zituzten lekuan.
Guardia Zibilak "jardunaldi irekiak" antolatu ditu irailaren 27an Bilboko Ramon de la Sota moilan, Karola garabi ezagunaren ondoan, eta armak eta ibilgailuak erakutsiko dituzte, besteak beste. Naiz-ek argitaratu duenez, erakustaldia egiteko Bilboko Udalaren baimena dauka... [+]
Gaizkile elkarte baten parte izateagatik jarri diote kartzela zigorra; haatik, bestalde leporatzen zitzaionarentzat errugabetu du Pariseko Auzitegi Korrekzionalak. Frantziako presidentetzarako 2007ko kanpaina finantzatzeko Muammar Gaddafi Libiako diktadore zenarengandik... [+]
2023ko urriaren 7tik urte bi bete diren honetan, Palestinako Presoen Elkarteak eta Espetxeratutakoen Batzordeak kaleratutako txosten batek alarmak piztu ditu: bertan salatzen dute Israelgo kartzeletan dauden preso gazatarrek “muturreko tortura eta abusuak”... [+]
1985ean Guardia Zibilak Mikel Zabalza bahitu, torturatu eta hil zuela 40 urte dira aurten. Hori dela-eta, ekimen berezia antolatu dute hainbat eragilek: autobus ibiltari batek erakusketa eramango du herriz herri, kasuari buruz oraindik erantzunik gabe dauden galderak... [+]
Jon Gurutz Gomez Goikoleak Juan Mari Atutxaren ondoan egin zuen lan Jaurlaritzaren Segurtasun Sailean 1992 eta 1998 artean, lehenik prentsa aholkulari gisa eta 1994tik kabinete buru. Izendapena Miren Dobaran Arkautiko aurreko zuzendariak dimisioa eman eta ia bi hilabetera... [+]
Baigorri, Urruna, Maule, Ozaze, Izura, Lexantzü edo Itsasuko herriko etxeetan Palestinako bandera agerian eman dute, palestinar populuari sustengu gisara. Aste hondarrean prefetak Palestinako bandera kendu arazi zuen Maulen.
Izpegiko besten karietarat Baztango eta Baigorriko gazteek mahai-ingurua antolatua dute arrats honetan Iparretarrak talde armatuaren memoria kolektiboa eraikitzeko beharrez. IKko sortzaileetan izan den Pilipe Bidartekin mintzatu gira, jakiteko nola bizi izan dituen 40 urte... [+]
Iruñeko Hirugarren Zigor Auzitegiak 5.850 eta 9.450 euro arteko zigorrak ezarri dizkie Baztango Aroztegiko zazpi auzipetuei, derrigortze edo bortxa delituagatik. Baztertu egin du, ordea, talde kriminala osatzen zutela.
Tokiko EH Bilduk deitoratu du Bilboko Portu Agintaritzak hotel bat egin gura duela Getxoko Kirol Portuan. Udal taldearen esanetan, lau izarreko, 190 logelako eta 26 metroko altuerako eraikina gurutza-ontzien turismoa bultzatzeko estrategiaren parte da, eta, horregatik, proiektua... [+]
Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]