Nola kudeatu pandemia ezkerretik?

  • Koronabirusaren pandemia estres-proba izaten ari da antolakuntza sozialarentzat ere, eta errotik heldu beharko diegu hor agertzen zaizkigun galderei.


2020ko abenduaren 24an - 09:17
(Argazkia: Errioxako Gobernua)

Pandemiak aurrera egin ahala, COVID-19a hain da eraginkorra ezen, bizi asko akabatzeaz gain, mundu osoa suntsituko duela ematen duela. Lehen olatuan, “ezkerra” izenarekin ezagutu ohi dugun munduak (hau da, EAJ eta UPN alde batera utzita, beste alderdi guztiak) ezer gutxi esan zuen, eta ez zuen adierazi hango eta hemengo gobernuek hartutako neurrien aurrean ahots propioa agertzeko gaitasunik. Bestalde, mugimendu sozial asko jokoz kanpo gelditu baziren ere, zaintzen inguruko antolakuntza ikusi genuen, egunerokotasun latzari aurre egitea helburu zuena. Denok egin genuen ahal izan genuena.

Bigarren olaturako, beste prestaketa bat espero nuen. Baina, zoritxarrez, eta osasungintzaren gaur egungo egoerak ahots eta ideia propioen premia handia badu ere, behar hori erabat ase gabe dago oraindik, nahiz eta inoiz baino ezinbestekoagoak diren proposamen berriak, askatasuna murriztea beste helbururik ez duten neurriei aurre egingo dietenak.

Pandemiaren kudeaketaren aurrean kritikotasunik ez agertzeak irudi zehatz bat ekarri du: Nafarroan, ezkerreko alderdietako gazteek alde batera utzi dituzte beren arteko ezberdintasun politikoak, COVIDari elkarrekin aurre egin ahal izateko. Ezagutzen dugun ordena politikoaren amaieraren keinu argia.

Koronabirusaren pandemia estres-proba izaten ari da antolakuntza sozialarentzat ere, eta errotik heldu beharko diegu hor agertzen zaizkigun galderei. Zein da momentu historiko honek duen erronka nagusia; zer subjektu dago horren atzean; nola berreskuratu eguneroko politika eraginkor, kritiko eta duina; botereen berrantolaketa bat osasungintzaren aitzakiarekin...

Gure aiton-amonen belaunaldiari gerra bat egokitu zitzaien; gure gurasoei, trantsizioa eta Francoren heriotza; guri, koronabirusaren pandemia. Une historiko honi aurre egiteko, bestelako tresnak beharko ditugu seguru aski, bestelako harremanak eta aliantza politikoak, bestelako adorea. Botereak esaten duen gauza bera esan eta egiten badugu, botereak berak irentsiko gaitu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ezkerreko pentsamendua
Eskuinaren berrindartzea Latinoamerikan

Ezkerraren krisiak Latinoamerikara salto egin du. Orain gutxira arte eskualdeko mapa ia guztian gobernu aurrerakoiak topatu zitezkeen. Baina gauzak aldatzen ari dira azken hilabeteetan. Hiru hauteskunde presidentzialistek inflexio puntua markatu dute: Daniel Noboak Ekuadorren... [+]


Lenin gogoan

Tariq Ali idazle pakistandarrak kontatzen du Lenin hil ondoren buro politiko sobietarrak momifikatzeko hautua egin zuela, familiaren erabateko ukoarekin. Stalinek, Leninen figura erabili nahi zuen bien artean jarraikortasun historiko eta politikoa zegoela adierazteko. Izan ere,... [+]


Atzerantz ala aurrerantz matxinatu?

Gizarte- eta protesta-mugimenduen historia aztertzen denean, ikergai oparoenak Aro Garaikidekoak izaten dira. Iturriak ugariagoak dira, gatazkak ere bai, eta gainera, ikertzaileok ikergaiaren mundu ikuskera konpartitzen dugu. Hau da, aurrerabidearen eta progresoaren galbahetik... [+]


Eguneraketa berriak daude