Nola berotu den udako tenperatura azken ehun urtetan, GIF batean ikusita

  • Hedabideetako titular nagusienak bete ditu uda honetan egin duen beroak. Errekor guztiak ondu dira Lurra planeta osoan. Muturreko egoera horretara iristeko azken ehun urtetan izandako bilakaera ekarri du klimaren zientzialari batek GIF batean.

Irudia: Zack Labe

2023ko irailaren 29an - 07:00
Azken eguneraketa: 08:59
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zack Labe klimaren arloa ikertzen duen zientzialaria da Princentongo Unibertsitatean, AEBetan. Uda honetan munduko txoko guztietan egindako tenperatura beroak ulertzeko GIF bat osatu du.

Azken ehun urteetan, ekaina, uztaila eta abuztuan izandako tenperaturen gorabeherak jarri ditu munduko mapa batean,urtez urte, beroagoak gorriz eta hotzagoak urdinez.

Horretarako NASAren datuak erabili ditu Labek. Irudian ageri denez, urteek aurrera egin ahala gorria nagusitzen joaten da eta 2023ko mapan bereziki gorri ikus liteke Lurra planeta:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!