ARGIA.eus

2021eko irailaren 23a

Noaingo Batailaren 500. urteurreneko omenaldia bertan behera utzi dute VOXen erruz

  • VOXek ekitaldi politiko bat egin nahi izan du urteurrena antolatu behar zen leku eta egun berean.

Iraitz Madariaga Etxebarria
2021eko ekainaren 22a
Noaingo Batailaren urteurreneko ekitaldia, 2020. Argazkia: Ahotsa.info

VOX alderdiak ekitaldi bat antolatu nahi izan du batailaren 500. urteurrenaren egunean, gudaren oroitarria kokatuta dagoen leku berean. Noaingo Bataila elkarteak urtero antolatzen du borroka gogoratzeko ekitaldia, baina aurten, Getzeko udalbatzak gunea erabiltzeko baimena ezeztatu die elkarteari zein alderdi politikoari. Azaldu dute bietako baten eskaria onartzeak arazoak sortuko lituzkeela.

Noaingo Bataila elkarteak ekainaren 26an antolatu nahi izan du guduaren mende erdiaren urteurreneko ekitaldia. Getzeko udalbatzak lekua erabiltzen uzten die urtero, eta 2021ean ere, hori egiteko izpideak prestatzen aritu dira. Halere, asteburu honetan jakin dute, hedabideen bitartez, VOXek ekitaldi politikoa antolatu nahi duela bertan. Azkenean, erabaki dute eremua bietako inori ez esleitzea.

Udalbatzak komunikatu batean azaldu du gunea VOXi edo elkarteari utziko balio, edota bi ekitaldiak batera antolatuko balira, arazoak egongo liratekeela. Batetik, sare sozialetan eta hedabideetan izango lukeen hedaduragatik; bestetik, jende mordoa pilatuko litzatekeelako ekitaldia antolatzen den gunean, eta horrek osasun neurriak betetzea eragotziko lukeelako.

Azaldu dute lurraren titulartasuna haiek dutela, ez dela jabego publikoko lurra. Horregatik, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzari eta Foru Exekutiboari titulartasun hori errespeta erazteko eskatu die, konfrontazioak ekiditeko.

Manifestazioak

Joan den asteburuan, Nafarroa Berriz Altxa elkarteak manifestazioa antolatu zuen Iruñean, Noaingo Batailan gertatua –1512ko konkistaren ondoren, Nafarroako Erresuma Gaztelako Koroaren barne gelditu zen 1521eko guda galtzean– egungo subiranotasun aldarrikapenarekin lotzeko.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Noain 1521  |  Vox  |  Noain

Noain 1521 kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude