Neska-mutilak izango dira lehen sokan Beasaingo Loinatz jaietako aurreskuan

  • Neskek eta mutilek osatutako soka aterako da aurten lehenengoz Beasaingo Loinatz jaietako haurren soka-dantzan. Orain arte mutikoak atera ohi zuten plazara aurreskua eta ondoren neskak gonbidatzen zituzten.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 05an - 10:08
2014ko umeen soka-dantza Beasainen. Argazkia: Eire Vila - Dantzan

Aurten Beasaingo Udalak, Aurtzaka-rekin eta Ostadar Dantza Taldearekin batera adostu du hemendik aurrera neskak eta mutilak izango direla soka horretan herritar talde batek egindako proposamena ontzat emanez. Aurtengo soka-dantzan gehienez berrogei dantzarik parte hartuko dute, hogei neskek eta hogei mutilek. Berrogei dantzarik baino gehiagok eman dutenez izena, nagusienak aukeratu dituzte aurten soka-dantzan parte hartzeko. 

7-13 urte bitarteko neska-mutilek aterako dute soka ekainaren 4an. Aurreko astetik entseguak martxan dira, astelehenetik ostegunera elkartzen dira dantza-irakasleak Alkartasuna lizeoan, 17:30-18:30. Luzaroan irakasle lanetan aritu zen Xabier Sarriegi "Pasatxo"k zerabilen molde berean entseatzen dute; haurrek badakite irakasleak egun eta ordu horietan Lizeoan daudela, beraz, bertara hurbiltzen dira eta banan-banan irakasten diete. 

Bestalde, hemendik aurrera, dantzari bakoitzak nahi duen bikoteari dantzatuko dio sokan, generoa kontuan hartu gabe. Orain lehen sokan aterako diren dantzariak bakarrik ari dira dantza ikasten eta entseatzen, baina azken entsegu orokorretan bikoteek ere entseatuko dute. Dantzariek banaka beraien zatiak ikasi ondoren, bikoteekin batera soka muntatu eta denek batera prestatuko dituzte aurreskuaren zati guztiak.

Albiste hau Dantzan.eus atariak zabaldu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


Eguneraketa berriak daude