Urriaren 1ean Gotaine-Irabarnen jokatu da Txapelketa Nagusiko hirugarren saioa eta Nerea Ibarzabalek jaso du puntu gehien. Urriaren 2an Gasteizen izan da laugarren kanporaketa, eta bertan Haritz Mujika izan da lehena. Hauek biak, aurreko saioetan irabazle izan ziren Alaia Martin eta Joanes Illarregirekin batera, zuzenean pasatuko dira finalaurrekoetara. Sailkapen taula betetzen ari da, lehen kanporaketetako sei saioetatik lau jokatu baitira, eta fase honetatik saio bakoitzean lehenbiziko postua lortzen dutenez gain beste 13 bertsolari pasatuko dira finalaurrekoetara, sailkapen taularen arabera.
Gotaine-Irabarneko gela 650 lagunek bete zuten urriaren 1ean. Hauek izan ziren kantatu zuten bertsolariak eta bakoitzak eskuratutako puntuaketa: Nerea Ibarzabalek 738 puntu jaso zituen eta pare-parean izan zuen Oihana Iguaran, puntu erdi bat gutxiago jaso baitzuen (737,5). Ane Labakak (694,5 puntu), Julio Sotok (691 puntu), Eneko Lazkozek (649,5 puntu) eta Patxi Iriartek (604,5 puntu) ere entzuleen belarriak gozatu zituzten. Hurrengo fasera zuzenean sailkatu den Nerea Ibarzabalek Irungo finalaurrekoan kantatuko du, eta aurreko txapelketan finalista izandako Sustrai Colina du bertan zain.
Gasteizko Europa Jauregian ere 650 entzule elkartu ziren urriaren 2an. Haritz Mujikak bildu zituen puntu gehien (695,5 puntu). Miren Artetxek 670 puntu jaso zituen, Iban Urdangarinek 660,5, Xabat Galletebeitiak 655,5, Amaia Iturriotzek 648 Manex Agirrek 573,5. Haritz Mujikak, beraz, zuzenean sailkatzea lortu du eta Donibane Garaziko finalaurrekoetan kantatuko du. Bertan du zain Amets Arzallus, aurreko txapelketako finalista.
Lehen faseko sei saioetatik lau jokatuta, honela dago sailkapen taula (hemen ikusgai). Bakoitza bere saioan lehena izan delako, zuzenean sailkatuta daude Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Haritz Mujika eta Joanes Illarregi.
Zenbakiei begira, puntu kopurutan hiru izen nabarmentzen dira: Alaia Martinek eta Nerea Ibarzabalek puntu kopuru berbera dute (738) eta bi hauek baino puntu erdia gutxiago soilik du Oihana Iguaranek (737,5). Hauetatik 40 puntuko koxka dago hurrengo multzora: Haritz Mujikak (zuzenean sailkatua Gasteizko saioan lehen egin zuelako) 695,5 puntu eskuratu ditu, honen pare-parean puntu erdi gutxiago Nerea Elustondok (695) eta 691puntu Julio Sotok.
Urriaren 8an Donostian kantatuko dute Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Iguaran, Eñaut Martikorena, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Onintza Enbeitak.
Urriaren 9an lehen aldiz egingo da Txapelketa Nagusiko saio bat Lizarran, eta bertan arituko dira Aitor Bizkarra, Imanol Uria, Iñigo Mantzizidor, Unai Gaztelumendi, eta guraso izan berri direlako azken saioan kantatuko duten Maialen Akizu eta Asier Azpiroz.
Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.
Abenduaren 18an Nafarroa Arena euskararen erresonantzia kutxa bihurtu zuten 13.300 bertsozalek. Finala lehenengoz Nafarroan jokatzeaz gain, historiko bihurtu du finalisten osaerak, lehen aldiz hiru emakume aritu baitira kantuan, eta 55 urteren ondoren, nafar bat (edo... [+]
Txapeldunaren azken agurra bularrean kolpeka, bertsozalea bakarrik doa kotxera bidean. Sentsazio arraroak, berriak ditu eztarrian korapilatuta. Atea ixtearekin bat, orain bai, orain lasai askatuko du negarra.
Euskal Herriko txapela lortu du hirugarrenez Maialen Lujanbiok abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatu zen bertso finalean. Aldaketaz beteriko finala aipatu du jada txapelketako beterano denak, bai taldearen konposizio, bere sentsazio pertsonal eta lekuarengatik... [+]
Ezin ekidin Nafarroa Arena BEC-ekin alderatzea. Publikoa otzanago antzeman da, olatuak ez dira berehala altxa eta burrunbatik ere, amaiera arte, gutxi. Behin lehertutakoan, ordea, uhin expantsiboa hedatu da plazan. Egun lantsua izan dela nabarmendu dute eguneko protagonistek... [+]
Goizeko eta arratsaldeko saioetan zortzi finalistak aritu ostean, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio pasatu dira buruz burukora. Saioa buruz burukoan lehertu da, eta bi txapeldunek lazo gorriz biribildutako saioaren ostean... Maialen Lujanbio Zugasti da berriz ere txapelduna. [+]
Goizeko saioaren ostean, eguerdia hankak luzatzeko eta indarrak hartzeko baliatu dute entzuleek. Bati eta besteari entzunaz, buruz bururako izen ugari jasoko ditu galdetzen duenak, eta Ametsek bi bider botatako "parte" hitzen interpretazio anitzak ere bai... [+]
Hona egun osoan zehar Dani Blancok harrapatu dituen hainbat momentu:
Hona Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean goizeko saioan kantatu dituzten puntu-erantzun guztiak.
Iruñea bertsoaren hiriburu bihurtu da egun oso batez. Lehen aldiz bertan aritu dira jokatzen Txapelketa Nagusiko finala. Maialen Lujanbiok bere txapeldungoa jokatu du honako bertsolariekin: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzalllus, Beñat Gaztelumendi, Joanes... [+]
Orain dela hiru hilabete abiatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia eta gaur amaituko da Iruñeko Nafarroa Arenan. Ibilbide honetan finalean abesteko txartela honako bertsolari hauek lortu dute: Aitor Mendiluze Gonzalez, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia,... [+]
Nafarroa Arenan elkartu dira gaur zortzi finalistak, abenduaren 18rako motorrak berotzeko. Lehen aldiz Iruñean egingo den Txapelketa Nagusiko finala handia izango da: 13.000 ikusle elkartuko dira, nazioartetik 30 gonbidatu izango dira eta 350 lagun arituko dira antolaketa... [+]