Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerek badituzte irabazleak

  • BTN bideo-podkastean martxan jarri genuen #BTNaturala lehiaketa Nafarroa Arenako finalerako sarrerak eskuratzeko. Astero legez, jogurta janez sare sozialetara argazkiak igotzea zen gakoa, oraingoan, jogurta beste zerbaitekin nahastuta janez. Bi aste hauetan argazki mordoa jaso ditugu eta horietatik lauk eskuratu dituzte Iruñerako sarrera bikoitzak. 


2022ko abenduaren 15an - 09:43

Astero zozkatzen ditugu BTN bideo-podkastean hurrengo saiorako sarrerak, eta oraingoan finalekoen txanda izan da. Lehiaketaren oinarria bera izan da: argazki bat bidaltzeko eskatu dizuegu, baina oraingoan finalean jogurta zerekin jango duzuen erakutsi behar izan duzue; eta hori gutxi balitz, argazkiak ‘influencer’ kutsua izan eta sare sozialetara igotzeko erronka jarri genizuen.

Bi aste hauetan zehar argazki asko jaso ditugu, zein baino zein originalagoak, eta ez da erraza izan epaimahaiaren lana. Baina ongi pentsatu ostean, hiru argazki hauek eta ondorengo bideoa dira sarrerak eskuratu dituztenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


2022-12-25 | Estitxu Eizagirre
Maialen Lujanbio txapeldun hirugarrenez
Biribil bezain zorrotz

Abenduaren 18an Nafarroa Arena euskararen erresonantzia kutxa bihurtu zuten 13.300 bertsozalek. Finala lehenengoz Nafarroan jokatzeaz gain, historiko bihurtu du finalisten osaerak, lehen aldiz hiru emakume aritu baitira kantuan, eta 55 urteren ondoren, nafar bat (edo... [+]


Iruñeko finala eta borroka ederren ordua

Txapeldunaren azken agurra bularrean kolpeka, bertsozalea bakarrik doa kotxera bidean. Sentsazio arraroak, berriak ditu eztarrian korapilatuta. Atea ixtearekin bat, orain bai, orain lasai askatuko du negarra.


Maialen Lujanbio Zugasti
"Aurten ez nuen baitezpada txapela irabazteko derrigortasun edo anbizioa sentitzen"

Euskal Herriko txapela lortu du hirugarrenez Maialen Lujanbiok abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatu zen bertso finalean. Aldaketaz beteriko finala aipatu du jada txapelketako beterano denak, bai taldearen konposizio, bere sentsazio pertsonal eta lekuarengatik... [+]


Eguneraketa berriak daude