Nazioarteko Diru Funtsak onartu du murrizketak egiteko aurreikuspenetan huts egin duela

  • Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) berak onartu du: murrizketa politikak eskatzerako orduan, gutxietsi egin dituzte neurri horiek langabezian eta kontsumoaren jaitsieran izango zuten eragina.


2013ko urtarrilaren 7an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Olivier Blanchard, Nazioarteko Diru Funtseko ordezkaria.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Olivier Blanchard NDFko ekonomialari buruak eta Daniel Leighek idatzitako dokumentu batean irakur daitekeenez, murrizketa politikak egitean “ez zituzten kontutan hartu langabeziaren hazkundea eta kontsumo pribaturako joera gutxitzea, sendotze ekonomikoa martxan jartzerako garaian”.

Blanchardek agentziei igorritako e-posta bidezko iruzkin batean esan duenez Europakoak bezalako herrialde garatuetan NDFk aldaketak egingo ditu, estatuek beharko lituzketen zorroztasun neurrien balorazioak egiterako garaian.

Dokumentu honek berretsi egin du joan den urteko urrian NDFk berak Ekonomia Orokorren Ikuspegiaren txostenean azaldu zuen kezka: murrizketek eta zergen igoerak espero zena baino emaitza kaxkarragoak eman dituela.

Krisi ekonomikoaren faseak

Krisi ekonomikoaren bigarren zatian (2010etik aurrera) murrizketak egiteko erabilitako iragarpenak ez dira lehen zatian (2009-2010) bezain fidagarriak izan, Blancharden esanetan. Lehen fase hartan suspertze azkarrerako “biderkatzaile fiskalak” erabili ziren. Izena hori dute zergen igoera eta gastuen murrizketarekin lotutako neurriak.

Hala ere, NDFk dioenez herrialde bakoitzak erabaki behar du zein jarrera hartuko duen neurri fiskalen aurrean. Nazioarteko Diru funtsaren arabera, herrialdeek ez dituzte epe laburrerako erabakiak hartu behar, epe luzera begira dagoen estrategia konplexuago bat erabili behar dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Murrizketak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!