Navarra Sumak zentsuratutako arrail orgasmikoari buruzko hitzaldia Katakraken eginen dute

  • Paola Damonti genero adituaren Brecha orgasmica hitzaldia aurreikusia zegoen ostiral honetarako. Vox-ek solasaldia salatu eta Navarra Sumak bertan behera utzi du. Hitzaldia azkenean Katakraken eginen dute, Kale Nagusiko liburu-dendak berak iragarri duenez. Urtarrilaren 31an izanen da, ostiralarekin, 19:00etan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 24an - 09:29
Paola Damonti.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maiaren udal aginte taldeak Brecha orgasmica izeneko hitzaldiari betoa jartzeko agindua eman du. Emakumeen Etxean antolatuta zegoen, ostiral honetan, udalak berak iragarria zuenez. Vox alderdi ultraeskuindarrak presioa egin du sare sozialetan mezuak bidalita, hitzaldia bertan behera uzteko eskatuz. 

Damontik patriarkatua gure ohetan ere sartzen dela dio. Haren esanetan, harreman heterosexualetan "gizon batek orgasmo bat izateko aukera emakumeena baino altuagoa da, arrakala hori ez da biologikoa, soziala eta kulturala baizik".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zentsura
Eguneraketa berriak daude