“Nahiko genuke parlamentariek arnastea eta usaintzea inguratzen gaituzten enpresetatik ateratzen den kea”

  • Inguruko lantegietako kutsaduraren ondorioz bizi duten egoera salatzeko, Erandiogoikoako auzokideek mobilizazioa egin zuten domekan, eta asteartean Eusko Legebiltzarrera joan ziren.

(Argazkia: Erandioko EH Bildu)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abenduaren 17an - 09:17
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Nahiko genuke guk arnasten duguna arnastea, bularrean opresioa nabaritzea eta begietako azkura izatea", adierazi zuten, Auzokoa Herriko Elkarteak eta Herri Bideak Kate Barik Elkarteak deituta, igandean egin zuten mobilizazioan. 150 pertsona inguruk beraien osasunerako eskubidea aldarrikatu zuten egun horretan, txalaparta, batukada, margolanak eta abestiak bezalako adierazpen artistikoak baliatuz.

Egoera hori salatzeko eta instituzioen inplikazioen bitartez konponbideak aurkitzeko, asteartean Eusko Legebiltzarreko Jasangarritasun, Ingurumen eta Ingurune Naturalaren Batzordean egon ziren, EH Bilduren eskariz.

Auzokideek sei urte daramatzate Befesa lantegiaren zarata eta kutsadura salatzen, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik inolako erantzunik jaso gabe. "Arazoa ez da bakarrik Erandio Goikoakoa bakarrik, herri osora zabaltzen da", azaldu zuten domekan egin zuten bateratzean. Auzorik kaltetuenak Erandio Goikoa, Asua, Astrabudua eta Arriaga diren arren, arazo hori herri osora zabaltzen dela zehaztu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2025eko irailaren 3
Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

Eguneraketa berriak daude