Errenta bermatuaren lege berria onartu dute Nafarroan

  • Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren aldeko botoekin atera da aurrera errenta bermatzeko foru legea. Aurka agertu dira UPN, PP eta PSN. 18 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du datorren bi urteetarako. Parlamentuaren aurrean, Errenta Bermatzeko Plataformako kideek kontzentrazioa egin dute, ez dela nahikoa iritzita.


2016ko azaroaren 3an - 16:49
Errenta Bermatzeko Plataformako kideek kontzentrazioa egin dute Parlamentuaren aurrean beren ustez ez dela nahikoa protesta egiteko. (Argazkia: Ahotsa.info)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Geroa Bairen ustez “egun posible den legerik onena da”. Martxoaren hasieran iragarri zen akordia azaroak 3an onartu dena. Gizarte eragile eta adituekin izaniko bileren ostean iritsi da.

UPNren gobernuaren garaian indarrean zegoen legearekiko baldintzak leundu ditu: 65 urtetik gorako pertsonak eta egoera irregularrean dauden atzerritarrak ere barneratzen ditu lege berriak.

Aurrekontuko 18 milioi euroekin errenta hau jasotzen duten 25.000 pertsonen egoera hobetu nahi dutela adierazi dute. Laguntza jasotzen dutenen %80a dira horiek. Haurrak dituzten familiek igoera izango dute, laguntza 1.200 eurora iritsiz. Bestalde, 5.000 bat nafarri errenta 655 eurotik 600ra murriztuko zaie.

"Ez da nahikoa"

Legea onartu bitartean parlamentu aurrean protesta egin dute “Oinarrizko errenta denontzat” lelopean. Oinarrizko Errentaren Aldeko plataformako bozeramaile Ana Fernandezek azaldu du legea ez dela nahikoa eta hainbat kolektibo kanpoan utzi dituela.

18 eta 24 urte arteko gazteen egoera zaildu dutela salatu dute. Hauei bi urteko emantzipazioa eta gutxienez urte betez gizarte segurantzan kotizatu izana eskatu zaie, plataformaren ustez “ezinezko zerbait”. Halere, aurreko legeari aurre eginez emaniko aurrerapausoak ongi baloratu ditu Fernandezek.

 


Nafarroako politika kanalean gehiago
2026ko ekainaren 9
Istripuen kronologia
Hegazkin zatiak zerutik behera

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...