Nafarroan euskararen ofizialtasuna eskatzeko kanpainari hasiera eman dio IKA euskaltegiak

  • Duela astebete, Euskararen Nafar Kontseiluak euskararen ofizialtasunaren aldeko adierazpena onartu zuen aurkako botorik gabe eta ostiral honetan Nafarroako IKA euskaltegiak atxikimendu kanpaina abiarazi du.


2022ko irailaren 23an - 15:17

Euskalduntze-alfabetatze alorrean diharduen IKA erakundeak Nafarroako Gobernua premiatzen du euskara Nafarroako Foru Komunitate osoan ofiziala izan dadin Euskarari buruzko Foru Legea lehenbailehen aldatzera, herritar euskaldunen legezko baztertzea amaitu dadin eta herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak bete daitezen, herritar erdaldunenak betetzen diren bezalaxe, jakinki erabaki hori Nafarroako herritar guzi-guziendako onuragarria izanen dela.

Bestalde, dei egiten diegu Nafarroako era guztietako talde, elkarte eta erakundeei bat egin dezaten adierazpen horrekin, adierazpena ahal bezainbat zabal dezaten eta haien atxikimenduaren berri eman dezaten helbide elektroniko honetan: euskaraofizialanafarroaosoan@gmail.com

Hemen adierazpen osoa:

EUSKARAREN NAFAR KONTSEILUAREN ADIERAZPENA

1986an Euskarari buruzko Legea onetsi zelarik, zentzu gutxi zuen Nafarroa zatitzeak eta horren arabera hizkuntza eskubideak aitortzeak. Lurralde osoan behar da Hizkuntza eskubideen aitortza. Ez daitezke eskubideak ukatu, norbanakoa dagoen tokian dagoela. Eskubide horiek bermatzeko hartuko diren neurriak bai izan daitezke ezberdinak toki batean eta bestean, baita jarriko diren bitartekoak ere, baina zentzugabea da Nafarroako herritarren artean muga geografikoak paratzea. Areago gaur, gizartean mugak gero eta lausoagoak direnean; garraioari eta teknologia berriei esker harremanak ugariagoak direnean eta fisikoki hurbilekoak direnekin bakarrik ez ditugunean. Bestalde, administrazio bakarra eta bera dugu, Nafarroako Gobernua, eta horrek gero eta indar eta eragin handiagoa du norbanakoengan.

Legea onetsi zenez geroztik, 35 urte joan dira. Bitarte horretan, ez du ia aldaketarik izan, eremuz aldatu diren udalerri bakar batzuena besterik ez. Udal bakar batzuek eskaturik, 2017an, eremu mistotik euskaldunera jauzi egin duen udalerria edo ez euskaldunetik mistora joan direnak izan ezik, ez da aldaketa gehiagorik izan, tamalez.

Indarrean dagoen testua eztabaidatu zenean, legelariek behin eta berriz adierazi zuten eremuak ez zirela finkoak, egoera aldatu ahala aldatuko zirela, eta egoera soziolinguistikoa alda zedin, euskara sustatzeko asmoa azaltzen da bertan. Legearen 5. artikuluaren 2. eta 3. puntuetan berean honako hau esaten da, hurrenez hurren: “Aurreko atalean zehaztutakoa berrikus daiteke, Nafarroako Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 9. eta 20.2 artikuluetan ezarritako prozedurari jarraiki”, “Nafarroako Gobernuak aldizka euskararen errealitate soziolinguistikoari buruzko azterlanak egitea aginduko du, eta horien berri emanen dio Parlamentuari”.

Azken 35 urte hauetan, gizartea errotik aldatu da, eta eremu bakoitzean dauden euskaldunen kopurua ere bai. Zail izanen dugu euskaldunik ez dagoen udalerririk aurkitzea. Gero eta gehiago dira ikastetxe edo euskaltegiren batean euskara ikasi dutenak edo ikasi nahia azaldu dutenak. Ez dira gutxi Nafarroako beste eremu batetik edo euskal lurralde batetik eremu misto edo ez euskaldunetara lanera, bizitzera edo bisitan joaten direnak.

Euskara ikasteko eta erabiltzeko eskubidearen alde egiten diren aldarrikapenak, ekimenak eta mugimenduak bizi-bizi dabiltza azken urte hauetan, baita egungo legeak euskalduntzat jotzen ez dituen eskualdeetan ere: Cortesko adierazpena, Mendigorriko edo Castejongo eskaerak, Errigora ekimena, eremuz aldatzeko udalen eskaerak…

Gauzak garbi esanda: lege honek nafarrak diskriminatu egiten ditu eremuaren arabera, legeak berak aditzera ematen badu ere hizkuntza dela-eta inor ez daitekeela diskriminatua izan. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 2. artikuluan honela dio: “Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereziko arraza, kolorea, sexua, HIZKUNTZA, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik”.

Hizkuntza-Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 12. artikuluan, berriz: “Gizaki orok eskubidea du, alor publikoko jarduera guztiak bere hizkuntzan egiteko, baldin eta lurraldeko hizkuntza propioa hori baldin bada”. Zoritxarrez, Nafarroan egun indarrean  dagoen Euskarari buruzkoLegeak ez du halakorik bermatzen, ez du biderik ematen herritar euskaldunaren hizkuntza eskubideak bete daitezen, ez baitio euskarari ofizialtasunik aitortzen Nafarroako Foru Komunitate osoan.

Horregatik guziagatik, adierazpen honen bidez, Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako Gobernua premiatzen du euskara Nafarroako Foru Komunitate osoan ofiziala izan dadin Euskarari buruzko Foru Legea lehenbailehen aldatzera, herritar euskaldunen legezko baztertzea amaitu dadin eta herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak bete daitezen, herritar erdaldunenak betetzen diren bezalaxe, jakinki erabaki hori Nafarroako herritar guzi-guziendako onuragarria izanen dela.

Iruñean, 2022ko irailaren 16an


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Nafarroako biztanle gehienak, %63, euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak direla ondorioztatu du ikerketa lan batek

Nafarroako biztanle gehienak (% 63) "euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak" dira, eta %17 baino ez daude aurka, Xabier Erizek eta Carlos Vilchesek Eusko Ikaskuntzaren eta Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Euskararen gurditik denok tira egin behar dugu, baita hezkuntzan ere

Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]


Garikoitz Torregrosa
“Eredu mistoak ez du elkarbizitza sustatzen eta azkenean haur eskola horietan gaztelera nagusitzen da”

Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


Eguneraketa berriak daude