Segurtasun indarrek torturatutakoei eta senideei dei egin diete sarearekin bat egitera. Erakundeei eskatu diete biktimei dagokien aitortza eta erreparazioa emateko.
Egiari Zor fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak batera aurkeztu dituzte elkarteak dituen helburuak: segurtasun indarrek Nafarroan torturatutakoen bozgorailu izatea, biktimen errolda ahalik eta zabalena eta zehatzena egitea eta pertsona horien guztien aitortzaren eta erreparazioaren alde lan egitea. Dei egin diete estatuaren tortura eta tratu txarren biktimei edota haien senideei ekimenarekin bat egitera. Horretarako, abenduan eta urtarrilean formulario batzuk zabalduko dituzte Nafarroako hainbat gunetan, testigantzak eman ditzaten.
@EgiariZor: "EHko erakundeei deia luzatu nahi diegu, EHn tortura pairatu dutenei dagokien aitortza ematea posible izan dadin beharrezko urratsak eman ditzaten; eta, tortura jasan duten pertsonei ere dei egiten diegu, @Torturatuak abian jarriko dituen ekimenekin bat egin dezaten" pic.twitter.com/g4i4iKbAbK
— Nafarroako Torturatuak (@Torturatuak) December 11, 2021
Salatu dute “bereziki gogorra” dela torturatuek jasaten duten diskriminazioa, aitortza “oso urria” delako. Gogorarazi dute datu bilketek erakutsi dutela 1961-2012 urteen artean mila pertsona inguru torturatu dituztela estatuko segurtasun indarrek, fisikoki edota psikologikoki. Orain, ordea, Nafarroako biktimen errolda zehatzagoa egiteko prozesua abiatu dute. EAEn 2016an egin zuten 1960-2013 artean tortura jasandakoen txosten zehatza, Eusko Jaurlaritzaren eskariz.
Instituzioei eskatu diete aitortzarako eta erreparaziorako behar diren urratsak emateko. “Tortura jasan zutenen aitorpen ofiziala ezinbestekoa da bizikidetza demokratikoaren mesedetan, baina baita gertatutakoaren memoria eraikitzeari begira ere”, azpimarratu du sareak.
Uztailean ARGIAk argitaratu zuen Xabier Letonak Nafarroan torturaren biktima izandako hiru emakumerekin egindako erreportajea, eta Nafarroako Torturatuen Sareak dituen eskakizunak sakonago aztertu zituen. Hemen irakurgai:
Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.
Beste 20 pertsonarekin batera, Guardia Zibilaren esku zegoenean pairatu zituen torturak aitortu dizkio Nafarroako Gobernuak. Urrats honetara heltzeko Torturatuen Saretik egindako lan kolektiboa azpimarratu du Euskalerria Irratian. Ziklo baten itxieratzat hartu du aitortza... [+]
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
"Erantzukizun publikoa hartzeko ordua" dela esan du Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Guardia Zibilak torturatu zuela onartu eta horregatik errugabetu ostean. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio EAEko aitortza eta erreparaziorako... [+]
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.
Giza eskubideen urraketa horietan duten erantzukizuna aitortu gabe jarraitzen dutela seinalatu du koalizio subiranistak.
Larunbatean prentsaurreko bateratua eman dute Egiari Zor Fundazioak, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta Iratxe Sorzabalen abokatu Aiert Larrartek. Ostegunean ezagutu zen sententzia mugarria dela adierazi dute hirurek. Larrartek adierazi du Estrasburgoko epaitegira... [+]
Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.
Oraingoz Nafarroan, 53 izango dira estatuaren biktima aitortuak eta horietatik 27 torturaren biktimak. Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez dira aitortutako torturatu berriak.