Iruñeko Geltokiko EKOmerkatuak bost urte beteko ditu larunbatean

  • Martxoaren 1ean ospatuko du NNPEK-k urteurrena argazki erakusketa eta txalaparta ikuskizun batekin.


2025eko otsailaren 26an - 11:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Elkarteak (NNPEK) hilabetero antolatzen duen EKOmerkatuak bost urte beteko ditu larunbat honetan, martxoak 1ean, eta modu berezi batean ospatuko dute. Ohi bezala Geltokin egongo da ikusgai, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Bertan, ekoizle ekologikoak bilduko dira, elikadura ekologikoaren ekoizpenera eta sustapenera bideratutako hainbat jarduerarekin.

NNPEK ohar bidez jakitera eman duenez, produktuen salmentaz gain, larunbat honetan merkatu berezia antolatuko dute. Batetik, 12:00etan, Imanol Ugarte eta Jabier Leozek osatzen duten Talka Txalaparta bikoteak ikuskizuna eskainiko du eta, bestetik, ONAY Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatutako "Siwatl: emakumeak etorkizuna lantzen" argazki erakusketa ikusgai egongo da. Elkarteak jakitera eman duenez, "erakusketaren ardura duten emakumeek ekitaldia dinamizatuko dute, bertaratutakoei galdetuta zer den haientzat elikadura-subiranotasuna".

EKOmerkatuan hilabete guztietako lehenengo larunbatean aurkitu ohi diren elikagaiak ere ez dira faltako: Artzibarko ogia eta pastak; Lizarraldeko olioa, gazta eta lekaleak; Caparrosoko sasoiko barazkiak; Ekollaondoko arrautzak eta ahuntz gazta; Arbeitzako eta Eulzko eztia; Faltzesko eta Eulzko olioa eta almendrak; Baztango gazta urdina eta lekaleak eta Munarrizko patatak. Gainera, bi salmenta puntu berri aurkituko dira: Artiedako Conservas Gukalde eta Errioxako olio aromatikoekin eta infusioak prestatzen dituen Lurreko Aromaticas ekoizleak.

EKOmerkatuaren bosgarren urteurrena larunbat honetan, martxoak 1, ospatuko da Geltokin, 10:00etatik 14:00etara.


Nekazariak kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 1
Nafarroa hegoaldeko lurraren jabetzaren inguruko borrokak
"Gora komunala eta behera lurjabeak!"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.