Nafarroako Legebiltzarrak Euskaraldia babestea ekidin du Navarra Sumak

  • Bere aurkako botoen ondorioz, legebiltzarrak ez du onartu euskararen aldeko ekimen herritarraren aldeko adierazpena.


2020ko azaroaren 09an - 15:43
Euskaraldiaren aldeko adierazpena Lizarraldean. Argazkia: @Euskaraldia Lizarraldea

Astelehenean bozkatu da Nafarroako Legebiltzarrean Euskaraldiaren aldeko adierazpen instituzionala. Proposamenak gehiengoa zuen: PSN abstenitu egin da, Navarra Sumak aurka bozkatu du, eta alde gainontzeko alderdi guztiak. Urriaren 15ean araudiaren erreforma onartu zuen legebiltzarrak, eta ordutik adierazpen instituzionalek alderdu guztien adostasuna behar dute onartuak izateko, eta ez gehiengoa. Urrian, Navarra Suma izan zen araudiaren erreformaren aurka bozkatu zuen alderdi bakarra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaraldia
2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da hurrengo Euskaraldia

Antolatzaileen ustez hizkuntza ohituretan eraginkorra da Euskaraldia eta horregatik laugarren edizioa ere antolatzen ari dira. Hori bai, aurrekoak udazkenean egin dira eta hurrengoa udaberrian izango da.


2022-12-18 | Bea Salaberri
Euskalwashing

Euskaraldia bukatzear da lerro hauek idazten ditudan orduan, oraindik bukaera argazkiak eskas dira. Ez da dudarik ederrak izanen direla, besta handi batean hartutakoen antzekoak.

Bizkitartean, artoski irakurri ditut, hemen edo beste zenbait agerkaritan, ni baino adituagoak... [+]


Kike Amonarriz. Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria
“Ahalduntzea ez dadila Euskaraldiarekin amaitu”

Hitzaldiak, prentsaurrekoak, elkarrizketak eta bilerak kontuan hartuta, egunean hiruzpalau hitzorduri erantzuten die egunotan Euskal Herriaren geografia luze-zabalean Kike Amonarrizek (Tolosa, 1961). Umoregilearen aldartearekin, komunikatzailearen argitasunaz, soziolinguistaren... [+]


Eguneraketa berriak daude