Nafarroako Gobernuak ez dio helegiterik jarriko euskararen dekretuaren aurkako epaiari

  • Helegitea aurrera ateratzeko "segurtasun juridikorik ez dagoelako" hartu du erabakia gobernuak, Maria Txibitek adierazi duenez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 22an - 13:23

Maria Txibite presidenteak jakinarazi du Nafarroako Gobernuak ez diola helegiterik jarriko Euskararen Foru Dekretuaren zenbait artikulu deuseztatu dituen Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaiari. "Segurtasun juridikoa aztertu" dutela adierazi du, baina hura "ez zegoenez bermatuta", helegiterik ez aurkeztea erabaki dute.

"Gobernu osoak" babestu duen erabakia izan dela azpimarratu du Txibitek. Adierazi duenez, gainera, lantalde bat lanean ari da epaiak sortu duen "hutsune legalari" irtenbide "normatiboa" emateko; alegia, euskararen araudi berri bat ezartzeko. 

Halaber, gaur goizean Nafarroako Parlamentuko Herritarrekiko Harremanetarako batzordeak mozio bat deuseztatu egin du, foru gobernuari eskatzeko "administrazio publikoetan, haien erakunde autonomoetan eta menpeko zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen dekretuaren aurka emandako epaiari helegitea jartzeko, legealdi honetarako akordio programatikoak jasotako gizarte eta lurralde kohesioaren defentsan jarduteko, baita hizkuntza eskubideei dagokienez ere".

Nafarroa Sumaren eta PSNren kontrako botoekin atzera bota dute ebazpena; Geroa Baik, EH Bilduk eta Ezkerrak, berriz, alde bozkatu dute, eta Podemos abstenitu egin da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2024-05-10 | ARGIA
Euskarazko haur eskolak aldarrikatuko dituzte Iruñean maiatzaren 16ko manifestazioan

Iruñeko Euskalgintza plataforman bildutako eragileek egin dute deialdia. Hiriburuan dauden hamasei haur eskoletatik batean eskaintzen da euskarazko murgiltze eredua. Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diote auzo bakoitzean murgiltze ereduko haur... [+]


Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


Eguneraketa berriak daude